Webgunean euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko baliabideak eta informazio interesgarria aurkitu daitezke.

Elaide euskara ikasleentzako txokoa da. Euskarara hurbildu nahi dutenentzat, ikasketa prozesuan aurrera egin nahi badute, euskaraz egiteko aukerak eta baliabideak bilatzen dituzten horientzako toki ezin hobea.
Egitasmo honen helburua da euskara eta euskal kultura euskara ikasleen eta berau ikasteko asmoa dutenen eskura jartzea eta aberastasun hori konpartitzea.

Webgunean informazio eguneratua eta interesekoa topatuko duzue: euskarazko jardueren agenda, buletina, euskara ikasteko dirulaguntzei buruzko informazioa, euskara ikasi eta praktikatzeko baliabideak, hainbat webgune eta proiektuetara estekak (euskaltegiak, mintzapraktika, tokiko hedabideak, etab.).

Euskara ikasleen bidelagun. ELAIDE ikasketa prozesuan bidelagun izanen dute ikasleek. Esaterako, euskara ikasten hasi aurretik, euskaltegiei, matrikulazio datei eta dirulaguntzei buruzko informazioa jaso dezakete. Bidean, baliabideak izanen dituzte eskura, baita Nafarroan euskaraz antolatzen diren jardueren agenda ere.