Iruñeko Udalak deitu du 2017ko EGILE BERRIENDAKO EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA, dagoenekoz XXVII. edizioa dena
Aurreko edizioetan bezala, hiru modalitate ditu: narrazio laburra, olerkia eta bertso-papera, bakoitzak hiru sari 2.500, 1000 eta 500 eurokoak eta 4 aipamen berezi 250 euroz hornituta
Egileak nafarrak izan behar dira edo helbidea Nafarroan finkatua behar dute
Literatura lan bat baino gehiago argitaratua duen egileak ezin izanen du dagokion modalitatean aurkeztu.
Azaroaren 6an amaituko da lanak aurkezteko epea.