Irailaren batetik irekita dago diru-laguntzak eskatzeko epea, batetik euskara hutsezko udalekuetara joan diren haur eta gaztetxoendako diru-laguntzak, eta, bestetik, 2014-2015 ikasturtean euskara ikasi duten ikasle helduendakoak
Bi diru-laguntza deialdi dira abian. Argibide gehiago webgune honen diru-laguntzak atalean.
1. Euskara hutsezko udalekuetan parte hartu duten haur eta gaztetxoendako diru-laguntzak.
Baldintzak: Imotz, Basaburua Ultzama eta Odietako udalerrietan erroldaturik egotea.
Eskaerak egiteko epea: irailaren 1etetik 30era.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
a) Udalekura joan den haurra edo gaztea ordezkatzen duen aita/ama/tutorearen NANren fotokopia.
b) Udalekura joan denaren erroldatze-agiria (antzinatasuna adierazi beharko da ezinbestean).
c) Udalekuari buruzko ezaugarriak (iraupena, hizkuntza, egitaraua) biltzen dituen dokumentua —entitate antolatzaileak izenpetua— edo publizitaterako erabili den euskarria.
d) Udalekua antolatu duen entitateak izenpeturiko asistentzia egiaztagiria.
e) Eskatzaileak udalekuaren gastu osoa ordaindu izanaren ordainagiria(k).
2. 2014-2015 ikasturtean euskara ikasi duten heldundako diru-laguntzak.
Baldintzak: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko udalerri batean erroldaturik egotea (Arano, Areso, Leitza, Goizueta, Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri, Imotz, Basaburua, Ultzama edo Odieta).
Eskaerak egiteko epea: irailaren 1etik 15era
Aurkeztu beharreko domumentazioa:
a) Eskabide ofiziala beteta.
b) Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia.
c) Erroldatze ziurtagiria.
d) Euskaltegiak eginiko asistentziaren edo aprobetxamenduaren ziurtagiria.
e) Matrikularen ordainagiria.
f) Langabeek Seguritate Sozialak emandako bizitza laborala izeneko agiria edo SEPEk egindako ziurtagiria, euskara ikasten ibili diren tartean langabezian egon direla adierazten duena, aurkeztu ahalko dute, mankomunitateak, inguruabar horri begira, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkula dezan. Ez da langabeziaren txartelaren fotokopia ziurtagiritzat onartuko.