Joan den ikasturtean hasi zen, Araitz eta Larraun bailaretako Mintzakideren bitartez, jarduera osagarriak antolatzen. Azkenekoa ardoaren sortze prozesua eta dastaketa azkar bat izan bazen, oraingo honetan euskal dantzen bi orduko tailerra izanen dugu protagonista.
Mikel Lasartek eskainia, datorren asteartean, otsailak 2, izanen dugu tailer labur hau: 17:00etan Lekunberriko Ibarberri eskolan. Sarrera irekia eta doakoa da, probestu aukera dantza erraz batzuk ikasten hasteko! Herriko neska-mutilek eskertuko dizute.
Tailer, hitzaldi, ikuskizun eta bestelako jarduera osagarri hauen helburu eta mamia euskaraz aritu nahi duen jendeak (eroso dabiltzanak euskararekin eta ez dabiltzanak) elkarren berri izatea da, ezagutzea eta harremantzea, horrela euskaraz egiteko aukerak handituz.