Aurrematrikulazio epea martxoaren 9tik eta 13ra bitartean irekiko da.
Nafarroan martxoaren bigarren astean aurrematrikula epea zabalik egonen da, familia askok haurren hurrengo urteetako hezkuntza-eredua nahiz ikastetxea aukeratzeko ardura izango dute. Euskara Zerbitzutik familia horiei helarazi nahi zaizkie euskarazko hezkuntza eleaniztunak (D eredua) dituen abantaila batzuk:
Haurrek dauzkaten ezaugarri guztiekin gizarteratzeko heziketa ematen du.
Hamarkadaz hamarkada sendotutako eredua da, etenik gabe berritzen eta ontzen dena belaunaldi berrientzat egiten duen etorkizunerako bidaian.
Haurrei prestakuntza tekniko eta sozial eleanitza eskaintzen die D ereduak, euskara, gaztelania eta ingelesa ikasiko dutela bermatuz, etorkizunean bertako eta kanpoko erronkei erantzuteko.
Euskara Zerbitzua lagun izanen da bidaia horretan, izan ere, ikastetxe eta familiei baliabideak eskaintzen dizkie guztien hezkuntza-prozesuan laguntzeko, baita hizkuntzak modu integratuan barneratzeko ere. Gurasoek maiz izaten dituzten galderei erantzuteko ERA.EUS webgunean tresna, aholku eta baliabide interesgarri asko topatu ahalko dituzte.
Aurten, gonbidapen berezi bat egiten da Oihanzabal Ikastetxea ezagutzeko, Basaburuan kokatzen den eskola txikia da, eta D ereduan urteetako eskarmentua duena. Martxoaren 4ean arratsaldeko 15:00etan egingo dute ATER IREKIEN saioa eta haurrak eskolatze adinean dituzten familia guztiak animatu nahi ditugu bertara.
