Bertsolaritza irakaskuntzan

Nafarroako bertsozale Elkartearekin batera, gure eskualdeko ikastetxeetan, garatzen den egitasmoa da Bertsolaritza irakaskuntzan. 1986az geroztik lantzen den egitasmoa da. Gaur egun, Nafarroa osoko 47 udalerritako 60 ikastetxean ematen da. Oro har, Lehen Hezkuntzako 3.zikloko ikasleak (5. eta 6. mailak) dira hartzaileak.
Programa honen bitartez Nafarroak berezkoa duen kultur ondare garrantzitsu baten transmisioa bilatzen da, ikasleek kultur adierazpide horren oinarrizko jakintzak bereganatu ditzaten. Era berean, programak ikasleen sorkuntza bultzatu nahi du.