Saioa Alkaiza bertsolariaren azalpenetik hartuak dira hitz horiek: ideiak-hitzak-metrika. Izan ere, bertsoa osatzen ikastea baino gehiago da bertso eskolan lantzen dena  

Urtero, ikasturtea hasi bezain pronto, aisialdiko eskaintza jasotzen dute familiek, eta aukera zabala izaten da haur eta gaztetxoentzat. Horietako bat da Bertso Eskola: lagunartean, giro atseginean, ongi pasatzeko, hizkuntzarekin jostatzeko eta ahozkotasuna lantzeko aproposa da eskolaz kanpoko eskaintza bikain hau. Beheko bideoan Saioa Alkaizak ederki asko deskribatu du eskola hauen jarduna.

Bertso Eskoletan ari nahi duenak oraintxe du garaia, izena emateko EPEA zabalik baitago: IRAILAREN 26ra ARTE.
 

Herri ugaritan eskaintzen dira Bertso Eskolak, gure inguruan, esaterako, Leitzan, Lekunberrin eta Ultzaman.  

Leitza (LH5-DBH). Astearteak, 15:00-16:00, Erleta ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi

Lekunberri (LH5-DBH). Ordutegia zehazteke, Ibarberri ikastetxean. Irakaslea: Zehazteke

Ultzamaldea (LH3-DBH). Astelehenak, 16:00-17:00, Larraintzarko Bentan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

Sarea zabalagoa da, ordea, esan bezala herri askotara iritsi baita bertsolaritza. Hona HEMEN informazio osatua: Nafarroako eskaintza osoa, izena emateko inprimakia, ordainketa egiteko bidea...