Etorkizunera begira, euskararen erabileran eragiteko zeintzuk dira Basaburuko erronkak? eta zein ekintza egin beharko genituzke egoera hobetzeko?
2025eko azaroan, Basaburuko zenbait herritar UEMAk gidatutako parte hartze saio batera bertaratu ziren, bertan, Euskal Herriko eta Basaburuko euskararen egoera aztertu, eta udalerrian euskararen erabileran dauden hutsune-eremuak identifikatu egin ziren. Oraingoan, UEMAko teknikaria den Mikel Orbañanosek bigarren saio bat gidatuko du otsailaren 12an, 18:00etan Apeztegiberrin (Jauntsarats), Basaburuko herritarrentzat irekia izango dena.
Zertarako? Aurreko saioan landutako esparru horietan egin daitezkeen ekintzak proposatzeko eta adosteko.
Etor zaitez eta lagundu etorkizuna eraikitzen!
