Bardoak 2014 ekimeneko bigarren asteburuan bost saio jokatu dira, eta horietako hirutan gure eskualdeko taldeek parte hartu dute. Gaintzan egindako saioan Larraungo bertso-eskolako kideen Mailopetarrak aritu ziren, eta saioko puntua haiekin lehiatutako baztandarrek eraman zuten. Leitzako saioan Harrapazank taldeak eraman zuen puntua, bigarrena dagoeneko. Leitzarren beste taldea, Beti berandu… ta gauz onik ez, Otsagabiaraino joan zen, eta hangoekiko lehian puntua gure eskualdera etorri zen. Saio guztietan jende dezente elkartu zen eta giroa, aurrekoan bezalaxe, ezin hobea.