Otsailaren 7an abiatu zen Bardoak bertso-ekimena, eta asteburu honetan eginen dute bigarren saioa taldeek. Gure eskualdeko hiru talde ariko dira: Leitzako Beti berandu… ta gauz onik ez Otsagabian ariko da 16:30ean Gartxot Elkartean, eta Harrapazank taldea Leitzan bertan, 18:00ean, Aurrera Elkartean. Biak ere larunbatean. Mailopetarrak taldeak (Araitz-Betelu-Larraun) Gaintzako elkartean eginen du saioa larunbatean, arratsaldeko 19:00etan.