1994. urtean martxan jarri zenez geroztik, urtero-urtero berritzen dira eskualdean  banatutako Bai Euskarari Ziurtagiriak. Ziurtagiriaren Elkarteak teknikari bat bidaltzen du ziurtagiria duten entitate guztietara, hartutako konpromisoen gaineko ebaluazioa egitera eta hurrengo urratsak zein izan litezkeen aztertzera, normalizazioaren bidean aurrea egiteko. Bi teknikari ari dira Leitza, Goizueta eta Aresoko entitateak bisitatzen, eta datozen asteotan konpromisoak eta ziurtagiriak berritzeko eta horren gaineko gogoeta egiteko unea izanen da, duela urte batzuk hasitako bidean aurrera egiteko.