Atarrabian aurkeztu da aurtengo Etxepare Sariko lan irabazlea: ARRAROA izenburua duena.
Paula Estévez eta Ainara Azpiazu izan dira egileak.
Nafarroako hainbat toki entitateetako euskara zerbitzuek antolatzen duten Etxepare haurrentzako album ilustratu leihaketako aurtengo irabazlea da ARRAROA lana.
Leihotik begiratzen duen haur baten bizipenak adierazten dira. Neskatoak, oso modu sinple eta grafikoan, aurkezten ditu bere auzokideak.