Euskararen arnasguneak, NONDIK GATOZ ETA NORA GOAZ? UEMAren mezua herritarrengan zabaltzea da erakusketaren helburua eta horretarako ahalegin berezia egin da mezu ulerterrazak sortzen.

Irailaren 28tik urriaren 9ra bitarte, Lekunberriko Plazaola Kiroldegian

Erakusketaren mamia bi iturri nagusitatik jasotakoa da. UEMAk bi ikerketa egin zituen 2014an eta 2015ean ekin dio gizarteratzeari. Lehenbizikoa, Soziolinguistika Klusterrak egindakoa da eta EAEko Udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoa aztertzen du. Bigarrena, berriz, Gaindegiak landutakoa da eta udalerri euskaldunen ezaugarri sozioekonomikoak biltzen ditu. Bi txosten mardul horien mamia modu sintetikoan eta praktikoan azaltzen du erakusketak, grafiko erakargarriz hornituta.


Bestalde, aipatutako iturriez gain, beste hiru atalekin osatu da erakusketa. Lehenbizi, euskararen arnasguneak zer diren eta nolako ezaugarriak azaltzea garrantzizkotzat jo da. Bigarrenik, kultur ereduaren bilakaerak herritarrengan izan duen eraginari ere arreta berezia jarri zaio (internet, globalizazioa,…). Azkenik, herritarren aktibazioari begirako mezu indartsu eta positiboa zabaldu nahi izan da erakusketa amaieran.

Erakusketa zinez interesgarria, UEMAren, Larraungo udalaren eta Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen eskutik.