Lehiaketaren IV. edizioa da eta zabalkunderako prestatutako 3 bideoetako bat Leitzan grabatu dute
UEMAk, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin abian duten ARNASA GARA ekimenaren baitan, eskoletan egiten den bideo-sormen lehiaketa da. Arnasetik bideo lehiaketaren bitartez ekarpena egin nahi da, batetik euskararen arnasguneen garrantzia gizarteratzeko, bai eta euskararen arnasguneetako gaztetxoen hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta eragiteko ere. Gainera, teknologia berrietan trebatzeko eta haien sormena lantzeko aukera ere bada, beti ere euren hizkuntzan, euskaraz.
Bideoak sortzea proposatzen du lehiaketa honek, beraz, eta arnasguneetako herrietako gaztetxoentzat da. 3 kategoriatan parte hartu dezakete, adinka banatuta: LH 5 eta 6; DBH 1 eta 2; eta DBH 3 eta 4ko ikasleak.
Sortutako bideoak aukezteko EPEA: irailaren 15etik urriaren 31ra izanen da. Guztiari buruzko informazioa, berriz, arnasagara.eus webgunean izanen duzue eskura, egin beharreko ariketei buruzko azalpen bideoekin batera.
Zabalkunderako sortu diren 3 bideoak arnasguneetako 3 herritan grabatu dira: Ondarrun. Leitzan eta Zaldibian. Leitzako kasuan ARNASGUNE bateko herritarra izateko CASTINGa pasako al duten galdetu zioten leitzar gaztetxoei. Erantzunak goiko bideoan ikusiko dituzue, eta segidan, bideo grabazioaren momentu batzuetako argazkiak, baita lehiaketaren kartela ere:
