Larraunaldean eta Araitz-Betelun Mintzakide egitasmoa martxan dabil urritik eta, tokiko Euskara Batzordearekin elkarlanean, jarduera osagarriak antolatzen ditu hilabetero. Jarduera hauen helburu dugu euskaraz eroso mintzatzen diren pertsonak eta euskara hobetu nahi dutenak elkartzea, ezagutzea, eta une atseginak igarotzea. Hau da, harremanak euskaraz abiatzea euskararen erabilera aukerak handitzeko.

Abenduan ardoaren sortze prozesua ezagutuko dugu Asierrek kontatua, norberak bere kopa eramatea eskatzen da ardoa dastatu nahi izatekotan.

Lekunberriko Plazaola Geltokiko Aretoan, abenduak 17, osteguna, 18:30ean.