Pulunpe aldizkariak eta Esan Erran irratiak elkarrekin egin duten ibilbide luzean, hemendik aurrera, bidelagun berria izanen dute, Amezti.eus agerkari digitala.

Agerkari digitala atalka dago antolaturik. Pulunpe aldizkariak eta Esan Erran irratiak bezala, Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Lantz, Odieta eta Ultzama udalerriek osatzen dute bere eragin esparrua. 

Tokikom-en eskutik sortu den agerkaria da. Tokikom erakundea toki komunikabideen bateragunea da, euskarazko tokiko hedabideen sarea, eta komunikabide horiei hainbat zerbitzu eskaintze dizkie, besteak beste, aholkularitza, bitartekaritza eta publizitatea.
Agerkari berria atalka dago antolaturik: gaiak, komunitatea, hedabideak eta zerbitzuak. Gaien artean daude gizartea, hezkuntza, ingurumena, kirola, kultura, nekazaritza, osasuna, politika eta udalak; komunitatearen atalak ekarpenak eta kolaborazioak egiteko aukera ematen du, taldeka edo banaka; hedabideak atalean, Pulunpe irakurri eta Esan Erran entzuten ahal da online; eta, azkenik, agerkariak eskaintza egiten du zerbitzuak atalean ekitaldien berri emateko (agenda), iragarkiak argitaratzeko eta zorion agurrak eta eskelak bidaltzeko.
 
Anima zaitez eta parte hartu artikuluak, olerkiak, albisteak edo argazkiak bidaliz edo, besterik gabe, agerkari digitala bisitatuz.