Arnasa gara egitasmoaren baitan, Arnasetik bideosormen lehiaketa antolatu du UEMAk aurten. Arnasa gara 2019an abiatu zuten elkarlanean UEMAk, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, euskararen arnasguneak hizkuntzaren bizitasunerako duten garrantzia jendarteratzeko.

Helburu horrekin, beraz, Arnasetik egitasmoak UEMAko herrietako gaztetxoen parte-hartzea sustatu nahi izan du. 99 lan aurkeztu dira lehiaketan eta gure eskualdean egindako batek, hain zuzen ere, irabazi du lehendabiziko saria DBH 1 eta 2 mailetako kategorian, Idiazabalgo ikasle batekin berdinduta.

Naiara Juanikorena leitzarraren bideoak Ni naiz ni du izena, eta hemen ikus daiteke egin duen lana.