Abizenak euskaraz

Euskal abizenak agiri ofizialetan erdal grafian idatzita badaude euskaraz jartzeko eskaera bideratzeko egitasmoa.

Euskal abizenak badituzu, baina agiri ofizialetan erdal grafian idatzita badituzu, euskaratzea oso erraza da. Hemen dituzu jarraitu beharreko urratsak:

1-         Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.

2-         Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete.

3-         Honako agiri hauek eraman: NAN-aren kopia ( adinez nagusia ez bazara gurasoena ere beharko duzu), Hitzez hitzeko jaiotza- ziurtagiria, errolda ziurtagiria, familia liburuaren fotokopia, seme- alaben NAN-aren kopia.