Erakunde publikoen eta hainbat gizarte eragileren artean sortutako proiektua da
Euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko garaian esperimentazio gune erreferentziala izan nahi du. euskararen biziberritze prozesuan berrikuntza eta esperimentazioaren aldagaiak txertatzea izango du xede eta, aldi berean, gizarte berrikuntza prozesuetan hizkuntzaren aldagaia kokatzea.
Badalaben erronka da, batetik, euskara indartuko duen ekosistema eraberritu eta aberatsagoa lortzea, euskal hizkuntza etengabe sortzen diren testuinguru berrietan egon dadin eta eremu horietan bere erabilera areagotu dadin; bestetik, prototipo eta gizarte proposamen ausartak gauzatzea, bide berriak irekiko dituzten proiektu eta ekimen berritzaileak euskaraz abiarazi daitezen; eta, azkenik, narratiba berriak eta euskarazko bizipen zirraragarriak sorraraztea, formatu eta testuinguru anitz eta digitaletan, euskaraz momentu berriak eta gogoangarriak gehiagotan bizitzeko aukerak sortuz, besteak beste, aisialdian, kulturan, lan munduan eta sorkuntzan.
Nazioarte mailan aitzindaria den ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz proiektuaren barruan kokatzen da, eta irailetik aurrera jardun betean ariko dira. Errenteriako Madalen kaleko 27. zenbakiko azken bi solairuetan.