3436 lekuko – hartze izango dira 24. KORRIKAn zehar, eta 2175 kilometro izango ditu aurten ibilbideak, beraz, inoiz baino parte hartzaileagoa aurreikusten da lasterketa. Edizio honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia Atharratzetik aterako da martxoaren 19an, eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, hil bereko 29an, gutxi gorabehera 460 herritatik igaro ostean.
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak hartzen duen eskualdetik ere pasako da Korrika. Gure herriak ezker-eskuin eta goitik behera zeharkatuko ditu, hemen hitzorduak:
Martxoak 22, igandea: goizeko 07:30ean iritsiko da Eguaratsera eta Gelbentzu pasa ondoren Larraintzarren sartuko da, 08:30ean. Gerendiain, Erripa eta Ostitz igarota Iruñerrira abiatuko da.
Martxoak 23, astelehena: bigarren egun honetan Larraun eta Araitz zeharkatuko ditu Korrikak. Madotzen eginen diogu harrera arratsaldeko 18:30etan, eta maldan behera erraz iritsiko gara Lekunberrira, arratsaldeko 19:30ean. Lekunberritik Azpirotzera joanen da eta portua pasata Betelura iritsiko da iluntzeko 08:45etan, Arribe-Atallutik Gipuzkoara sartuko da.
Aurretik, beroketak egin ditugu korrika kulturalaren jarduerekin, material salmentarekin eta lekuko-hartzeen banaketarekin. Horien guztien berri izanen duzue datozen asteotan.
