Argazkian ageri direnak, hain zuen ere, gure eskualdeko udal ordezkariak dira, kilometroaren lekukoa hartuta Korrikari eta euskarari atxikimendua adieraztera bertaratu zirenak.

Korrikaren 22. edizioa egin da aurten eta, ohi bezala, oso jendetsua eta arrakastatsua izan da. Gure eskualdean ere egin zituen kilometro batzuk, eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak hartu zuen horietako bat. Argazkian ageri direnak, hain zuen ere, gure eskualdeko udal ordezkariak dira, kilometroaren lekukoa hartuta Korrikari eta euskarari atxikimendua adieraztera bertaratu zirenak.

Gure eskualdean denetarik izan genuen: eguraldi ona izan genuen Larraundik pasa zenean esate baterako, eta euria Leitza zeharkatu zuenean. Ultzamatik, Basaburutik, Imoztik, Lekunberritik eta Larraundik pasa zen apirilaren 5ean, eta Leitzatik 8an. Denetan, nolanahi ere, herritarren erantzun bikaina eta giro ezin hobea, argi baitago euskararen aldeko ekimen erraldoi honek berebiziko zirrara eta poza sortzen eta eragiten duela.

Korrikaren 22. edizio hau Donostian bukatu zen igandean eta, oraingoan eguraldiak lagunduta, milaka eta milaka lagun elkartu ziren euskarari eta euskaltegiei babesa ematera. Izan ere, irudiek erakutsi duten moduan, aurreko egunetan eguraldiak zenbait tokitan ez zuen batere erraz jarri aurrera egitea: elurra, hotza, euria…

Donostiako ekitaldian aurtengo mezua irakurri zuen Karmele Jaio idazleak, eta denon eskura dago testua dagoeneko.

Etorriko da 23. Korrika, eta orduan ere, zalantzarik gabe, erantzun bikaina emanen dio gure eskualdeak.