Argitaratu dira 2026ko Etxepare sarian lanak aurkezteko oinarriak. Lanak www.etxeparesaria.eus webgunearen bidez aurkeztu daitezke, 2026ko maiatzaren 8ra arte.
Etxepare saria Nafarroako 23 toki entitatek haien euskara zerbitzuen bidez antolatzen duten literatura saria da, gainera Pamiela argitaletxearen eta Galtzagorri Elkartearen laguntza du, Euskarabideko babesarekin.
Haurrentzako euskarazko album ilustratuak sortzeko eta argitaratzeko saria da. Literatura lehiaketen alorrean erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin jaio zen, eta gaur egun kulturak duen funtzio linguistikoan sakontzea ere helburu du. 2007an bide honi ekinez geroztik, 16 izan dira saritu eta argitaratu diren album ilustratuak.
Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du.
