Argitaratu dira 2025eko Etxepare sarian lanak aurkezteko oinarriak. Lanak www.etxeparesaria.eus webgunearen bidez aurkeztu daitezke, 2025eko maiatzaren 9a arte.
Etxepare saria Nafarroako 16 entitatek haien euskara zerbitzuen bidez antolatzen duten literatura saria da. Haurrentzako euskarazko album ilustratuak sortzeko eta argitaratzeko saria da. Literatura lehiaketen alorrean erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin jaio zen, eta gaur egun kulturak duen funtzio linguistikoan sakontzea ere helburu du. 2004an bide honi ekinez geroztik, 17 izan dira saritu eta argitaratu diren album ilustratuak.
Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du.