Aurtengo Euskarabenturan parte hartzeko hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago abenduaren 1etik eta martxoaren 3ra arte. Horretarako, minutu bateko aurkezpen bideo labur bat eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dituzte, azken hau hemen segidan ageri gai eta formatu bat aukeratuz.
2023ko uztailaren 1etik 31ra 120 gazte euskaldunek Euskal Herria zeharkatuko dute oinez eta euskaraz, EuskarAbentura Espedizioarekin. Laugarren edizioa izanen da.
Parte hartzeko baldintzak dira euskalduna eta 2006 eta 2007an sortua izatea.
Hautagaitza bidali nahi duten gazteek banakako proiektua sortzeko hiru gai dituzte aukeran:Turistak vs Bidaiariak, Natura gizartean/Gizartea naturan eta Happykrazia.
Helburua da mundu mailako gazte euskaldunen sare bat osatzea, beraz, zazpi euskal lurraldeetatik datozen gazteez aparte, diasporako parte-hartzaileak ere bilatzen dituzte.
Parte hartzeko oinarriak, izena emateko formalarioa eta argibide guztiak https://euskarabentura.eus/ helbidean aurkituko dituzue interesatuek.