Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Jijaua: Lagunarteko hizkera kolokiala sustatzeko gunea

Euskara kolokial estandarraren hutsunea betetzen laguntzera iritsi da JIJAUA: lagunarteko euskara batua.

www.elaide.eus

Albiste nagusi oina

Haurrentzako album ilustratuak sortzeko 2021. urteko Etxepare Saria martxan da

Nafarroako Toki Entitateetako Euskara Zerbitzuak 2004. urtean hasi ziren Etxepare Saria antolatzen, haurrentzako album ilustratuak sortzeko helburuarekin. Saria 5.000 eurokoa izanen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du.

Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira eta banaka edo taldeka aurkeztu daitezke. Lanak aurkezteko azken eguna 2021eko maiatzaren 7a izanen da eta honako helbide honetara bidali beharko dira:

ETXEPARE SARIA

Leitzako udala- Euskara zerbitzua

Elbarren, 1

31880- Leitza ( Nafarroa)

 

Oinarriak ikusteko: www.etxeparesaria.eus

Euskarazko Produktuen KATALOGOA kalean da

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten, haur eta gazteentzako milaka produkturekin. Web- orriak, katalogoa.eus, ia 11.000 produkturen erreferentziak jasotzen ditu eta paperean 70.000 ale kaleratu dira.

UEMAren Berripapera

UEMAk urtean bitan argitaratzen du bere Berripapera. Izenak dioen bezala paperean izaten da, baina, aurten, COVD-19aren pandemia dela-eta, ekaineko zenbakia soilik euskarri digitalean argitaratu du.

2020ko lehendabiziko zenbaki honetan  Bertatik Bertara kanpainaren berri eman du, UEMA online eskaintzen hasi den ikastaroak azaldu ditu, ETBn euskaraz aritzeko hizkuntza irizpideen inguruko argibideak jaso ditu, eta zenabit albiste ere ekarri ditu.

Egunotan jarri du Berripapera denon eskura UEMAk, eta hemen kontsultatu daiteke oso-osorik.

Sandra Garayoa eta Itziar Otegi egileek irabazi dute 2020ko Etxepare saria LORERIK GORRIENA albumarekin

Etxepare sariaren aurtengo edizioa izan da orain arteko arrakastatsuena eta emankorrena. Izan ere, 35 lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago.

Aurtengo irabazleak Sandra Garayoa eta Itziar Otegi izan dira, eta 5.000 euroko saria eskuratu dute. Sandra Garayoa donostiarra da, eta une honetan hainbat album ilustraturen proiektuetan murgilduta dabil. Itziar Otegi, berriz, oiartzuarra da, lanbidez itzultzailea eta interpretea. Hauxe izan da haurrentzat idatzi duen lehen ipuina.

Saria irabazi duen lanari dagokionez, Lorerik Gorriena du izenburu, eta gaur emandako prentsaurrekoan antolatzaileek adierazi duten moduan “Gutako bakoitzaren bizitzan Gertakari Handiek duten zama nabarmentzen digu, norberaren beldurrek, edo bertzeengandik jasotzen ditugunak, zenbateraino kateatzen gaituzten galdetuz. Ipuin tradizionalen ildotik, Txano Gorritxoren alaba dugu ardatz eta protagonista, eta berak erabaki beharko du etxean geratu edo oihanean barneratu, historia errepikatu edo berritu, eta, jakina, oihanean basapiztia ezaguna dauka zain, lerde jario…

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du 2020ko udazkenean.

albiste gehiago ikusi

Bost langiletik batek ez daki euskaraz

ARGIA  2019KO uztailaren 21a

Albiste nagusi oina

Perretxikoak ikusi

BERRIA, 2019ko maiatzaren 25

ALEAK HARRI ARTEAN

Eskolari so

Arrue ikerlerroak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan.

Euskararen behar naturala

artikulu gehiago ikusi

Argitalpenak

Mailope

Gehiago ikusi

PULUNPETTO

Gehiago ikusi

Diru laguntza

Udalerriak

AGENDA

< Urtarrila 2021 >
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta