Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

UEMAkren Berripapera

UEMAk urtean bitan argitaratzen du bere Berripapera. Izenak dioen bezala paperean izaten da, baina, aurten, COVD-19aren pandemia dela-eta, ekaineko zenbakia soilik euskarri digitalean argitaratu du.

2020ko lehendabiziko zenbaki honetan  Bertatik Bertara kanpainaren berri eman du, UEMA online eskaintzen hasi den ikastaroak azaldu ditu, ETBn euskaraz aritzeko hizkuntza irizpideen inguruko argibideak jaso ditu, eta zenabit albiste ere ekarri ditu.

Egunotan jarri du Berripapera denon eskura UEMAk, eta hemen kontsultatu daiteke oso-osorik.

Albiste nagusi oina

Sandra Garayoa eta Itziar Otegi egileek irabazi dute 2020ko Etxepare saria LORERIK GORRIENA albumarekin

Etxepare sariaren aurtengo edizioa izan da orain arteko arrakastatsuena eta emankorrena. Izan ere, 35 lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago.

Aurtengo irabazleak Sandra Garayoa eta Itziar Otegi izan dira, eta 5.000 euroko saria eskuratu dute. Sandra Garayoa donostiarra da, eta une honetan hainbat album ilustraturen proiektuetan murgilduta dabil. Itziar Otegi, berriz, oiartzuarra da, lanbidez itzultzailea eta interpretea. Hauxe izan da haurrentzat idatzi duen lehen ipuina.

Saria irabazi duen lanari dagokionez, Lorerik Gorriena du izenburu, eta gaur emandako prentsaurrekoan antolatzaileek adierazi duten moduan “Gutako bakoitzaren bizitzan Gertakari Handiek duten zama nabarmentzen digu, norberaren beldurrek, edo bertzeengandik jasotzen ditugunak, zenbateraino kateatzen gaituzten galdetuz. Ipuin tradizionalen ildotik, Txano Gorritxoren alaba dugu ardatz eta protagonista, eta berak erabaki beharko du etxean geratu edo oihanean barneratu, historia errepikatu edo berritu, eta, jakina, oihanean basapiztia ezaguna dauka zain, lerde jario…

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du 2020ko udazkenean.

Gure eskualdeko herriak biltzen dituen eskualdean, herritarren % 80tik gora euskalduna da

Nafarroako Gobernuak argitaratu berri duen Gizarte eta Bizi Baldintzen gaineko Inkestak dioenez, Baztan-Bidasoak eta Larraun-Leitzaldeak osatzen duten eskualdeko populazioaren % 80 baino gehiago euskalduna da. Lehendik egindako ikerketa soziolinguistikoek erakutsitako datua berretsi du, beraz, 2018an egindako ikerketa honek. Ezagutzaren inguruko datu horrek, eta erabilerari buruz eskura ditugun bestelako datuek ere, erakusten dute, hutsuneak hutsune, euskara dela bertako hizkuntza nagusia.

Nafarroako Gobernuak egunotan argitaratu eta zabaldu duen inkesta hori 2018an egin zen. Inkesta, berez, urtero egiten da, eta edizio bakoitzean gai jakin bat hautatzen da horren inguruko ezagutzan sakontzeko. 2018an, hain zuzen ere, Nafarroako gizartearen hizkuntzen ezagutza eta erabilera landu zen arreta, eta orain argitaratu dira datuak.

Nafarroako errealitate ezberdinak jasotzen ditu ikerketak, izan ere, oso aldakorra da egoera eskualde batzuetatik besteetara. Gure Mankomunitateko eskualde gehienak eta Baztan-Bidasoa ingurua biltzen dituen eskualdea da, hain zuzen ere, Nafarroako eremurik euskaldunena, bai ezagutzari eta bai erabilerari dagokionez.

Ikerketa bera eta bertan jasotzen diren datuak hemen kontsultatu daitezke.

Bertatik Bertara kanpaina, gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak aldarrikatzeko

Euskal Herriko 61 udalek, UEMArekin elkarlanean, Bertatik Bertara izeneko kanpaina antolatu eta gauzatuko dute aurtengo udan. Kanpainaren aldarrikapen edo mezu nagusia  “Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” izanen da, eta horren bitartez udalerri euskaldunek gordetzen duten aberastasuna ikusarazi nahi diete gure herrietara etorriko diren bisitariei.

Gure eskualdeari dagokionez, Araitz, Basaburua eta Goizueta dira kanpainarekin bat egitea erabaki duten Udalak.

Kanpainaren inguruko xehetasun eta argibide gehiago helbide honetan ikus daitezke.

2020. urteko Etxepare saria

Nafarroako Udaletako euskara zerbitzuek urtero antolatzen dute Etxepare saria, 2004az geroztik. Hasieran literatur lehiaketa zena, hirugarren ediziotik aurrera album ilustratuen saria bihurtu zen, eta halaxe izan da geroztik.

Sariak ekarpen polita egin dio euskarazko album ilustratuen esparruari, eta kalitate handiko lan mordoska bat argitaratu da bultzada horri esker.

Urtero-urtero makina bat lan aurkezten da sari honetara, eta aurten ere, itxialdiak eta konfinamenduak gorabehera, aurkeztutako lan kopurua oso handia izan da. Guztira, izan ere, 35 lan aurkeztu baitira.

Lan horien guztien artean epai-mahaiak bat hautatu beharko du. Saria eman gabe gelditu ezean -eta orain arte ez da horrelakorik gertatu-,  huraxe izanen da Pamiela argitaletxeak argitaratuko duena, ohi bezala kalitate handiko edizio txukun batean. Saria irabazi duen lana zein den ekainaren bukaera aldera emanen da jakitera, eta albuma bera udazkenean argitaratuko da.

albiste gehiago ikusi

Bost langiletik batek ez daki euskaraz

ARGIA  2019KO uztailaren 21a

Albiste nagusi oina

Perretxikoak ikusi

BERRIA, 2019ko maiatzaren 25

ALEAK HARRI ARTEAN

Eskolari so

Arrue ikerlerroak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan.

Euskararen behar naturala

artikulu gehiago ikusi

Argitalpenak

PULUNPE

Gehiago ikusi

Mailope

Gehiago ikusi

Diru laguntza

Udalerriak

AGENDA

< Maiatza 2020 >
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta