Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda

Iturria: www.uema.eus

Datozen egunetan etxean egotea dagokigu, koronabirus familiako Covid-19 birusak eragindako ezohiko egoera dela eta. Etxeko egonaldia arintzeko, UEMAk, bertako kide diren udalekin elkarlanean, euskarazko doako hainbat baliabide bildu ditu, haurrentzat zein helduentzat. Eduki hauek ez dira UEMAk eta udalek sortutakoak, euskarazko hainbat webgune eta kanaletatik jasotakoak baizik. Kasu guztietan, jatorrizko sortzailearen helbidera bideratu dugu esteka.

Gida honen PDF bertsioa: Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda. (2020-03-16an eguneratua).

* Albistearen izenburuan klikatu eta segi irkaurtzen, baliabideak banan-banan ikusteko

Egunero kultur proposamen bat

"ERA Belaunaldi berrien aukera" izeneko webgunean koronabirusak sortu duen egoerara egokitzeko proposamenak argitaratzen dira egunero. ERA webgunea Nafarroako udaletako euskara zerbitzuek sortua da, eta 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendua dago nagusiki.

Webgunean (http://www.eranafarroa.eus) euskaraz aritzeko eta euskaraz bizitzeko hainbat baliabide, aholku eta modu aurkitu daitezke, eta egunotan sortu den egoera berezirako, "eguneko kultur proposamena" izeneko atal bat sortu da. Atal horretan, egunero-.egunero, proposamen zehatz bat egiten ari da, interesgarria, arina eta erosoa.

Eguneko proposamen horretaz gain, webguneko "baliabideak" atalean, euskarazko hainbat baliabide interesgarri aurkitu daitezke: jokoak, pelikulak eta marrazki bizidunak, aplikazioak, ipuinak...

Egunotako egoerari aurre egiteko aukera bikaina, beraz, ERAnafarroa atarian.

Euskarazko udalekuen eskaintza

Aurtengo udalekuetan izena emateko epea dagoeneko martxan da. Gaur egun bizi dugun ziurgabetasun egoera honek kolokan jar ditzake heldu den udan egitekoak diren udalekuak, baina momentuz, enpresetako arduradunek adierazi dutenez, udalekuak egiteko asmoak bere horretan dirau. Uda hurbildu ahala hartuko dituzte dagozkien erabakiak, orduko egoeraren arabera.

Bitartean, izen-emate prozesuak bere horretan jarraitzen du. Udaleku askok izen-emate epea ireki dute, eta beste batzuek laster eginen dute. Hortaz, hemen duzue informazio guztia eskura:

LH-ko ikasleentzako udaleku eskaintza: https://eranafarroa.eus/…/…/2020/03/LH_Poster_2020_72ppp.pdf

DBH-ko ikasleentzako udaleku eskaintza: https://eranafarroa.eus/…/uploads/2020/03/DBH_Poster_2020_7…

Leitzaketa 4.0. “Etxealdirako” lehiaketa erraz eta arina

Leitzaketa 2000. urtean euskara zerbitzuak eta kultur taldeak argitaratutako mahai-joko baten izena da. 1000 galderaz osatutako jokoa zen, eta tribial baten antzeko arauak zeuzkan. Herriaren ezagutza zabaltzea eta indartzea zuen helburu, baita ongi pasatzea eta entretenitzea ere, noski.

Helburu horiei eutsita, koronabirusak ekarri digun egoera honetarako Leitzaketa berri bat sortu dute euskara zerbitzuak eta Balikebale lehiaketa antolatzen duen lantaldeak. Oraingoan, kartoizko mahai-jokoa izan beharrean, telefono edo ordenagailu bidez jokatzeko aukera ematen duen lehiaketa antolatu dute. Honatx, labur-laburrean, lehiaketari buruzko argibide batzuk:

.- Lehiaketa astelehenetik ostiralera eginen da (biak barne). 10 galdera jarriko dira, gehienak Leitzari buruzkoak, eta batzuk Euskal Herriari buruzkoak.

.- Lehiaketa 20:15ean eginen da. Ordurako, parte-hartu nahi duenak aplikazioan sartuta egon beharko du, eta hori lotura batean klikatuz eginen du, oso modu errazean.

.- Parte-hartzaile guztiek batera eginen dute ariketa, adierazitako ordu horretan.

.- Galderei erantzuteko 2 minutuko tartea izanen da, eta tarte hori bukatu ondoren ariketa gelditu eginen da.

.- Asmatutako erantzunen arabera, eta erabilitako denboraren arabera, eguneko sailkapena sortuko da, eta webgune honetan argitaratuko da, 20:30ean.

Ariketa erraza eta arina da, eta zerbait ikasten lagunduko digu gainera. Beraz, anima zaitez eta parte hartu.

* Lotura honetan jokoaren prozedura eta parte hartzeko modua argi azalduta ikus dezakezu. Ohartuko zaren bezala, erraza eta arina da:

http://www.iparmank.eus/euskara/argitalpenak/leitzaketa-40-nola-parte-hartu

albiste gehiago ikusi

Bost langiletik batek ez daki euskaraz

ARGIA  2019KO uztailaren 21a

Albiste nagusi oina

Perretxikoak ikusi

BERRIA, 2019ko maiatzaren 25

ALEAK HARRI ARTEAN

Eskolari so

Arrue ikerlerroak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan.

Euskararen behar naturala

artikulu gehiago ikusi

Argitalpenak

PULUNPETTO

Gehiago ikusi

Mailope

Gehiago ikusi

Diru laguntza

Udalerriak

AGENDA

< Apirila 2020 >
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta