Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA DUTENENTZAT DIRU-LAGUNTZA

Euskara Mankomunitateak, urtero egiten duen moduan, diru-laguntza emanen die Bai Euskarari Ziurtagiria duten Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eragile edo establezimenduei. Laguntza horren bitartez, Ziurtagiria eskuratuta euskararekiko konpromisoa hartu eta urratsak egiten dituzten eragileak lagundu nahi ditu Mankomunitateak.

Diru-laguntza deialdi honen arabera, ziurtagiria eskuratu dutenek agiri horren kostuaren % 50a jaso ahalko dute, betiere gehienezko 50 euroko mugarekin. 800 euroko partida bat onartu zuen Mankomunitateak, eta eskaerak kopuru hori gaindituko balu, proportzionalki banatuko litzateke. Laguntza jasotzeko, eskatzaileak eskari-orri bat bete behar du, eta ziurtagiriaren ordainketa egin izanaren agiria.

2018. urtean, esate baterako, Leitza, Goizueta, Areso eta Arano eskualdeko 15 eragile edo establezimenduk egin zuten laguntza jasotzeko eskaria, eta 50na euroko laguntza eman zitzaien denei.

Albiste nagusi oina

Leitzan eta Goizuetan ekitaldi bana eginen da “Arnasa gara” kanpainaren barruan

Duela egun batzuk UEMAk “Arnasa gara” kanpaina aurkeztu zuen. Arnasguneek euskararentzat eta Euskal Herriarentzat duten garrantzia nabarmendu nahi du kanpainak, eta horretarako herritarrek ere horren kontzientzia hartzea bilatuko du.

Kanpainaren aurkezpenean azaldu zenez, eta UEMAren webgunean irakur daitekeenez, “UEMA eta 3ko Ituna (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa) dira kanpainaren sustatzaile nagusiak, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundien laguntzarekin eta kanpainan parte hartuko duten 22 udalerriekin batera.”

Bada, Leitza eta Goizueta izanen dira kanpaina horren barruan ekitaldi bereziak eginen dituzten herrietako bi. Leitzan azaroaren 16an izanen da, 19:00etan, eskolako jangelan. Goizuetan azaroaren 23an eginen da ekitaldia, hori ere 19:00etan eskolako jangelan.

Ekitaldi horietan ‘Arnasa gara” kanpainaren mezua eta edukia azalduko dira, eta aurrerago EiTBk zabalduko duen serie digitaleko pare bat kapitulu ere ikusiko dira.

Euskaltzaleok, beraz, eta herritarrok oro har, hitzordu interesgarri eta garrantzitsu bat daukagu egun horietan gure bi herriotan.

Argibide gehiago hemen

Euskaraldia berriaren lehendabiziko urratsak

Euskaraldia ekimen eta ariketa arrakastatsua izan zen Euskal Herri osoan, eta milaka eta milaka ahobizi eta belarriprest aktibatzea lortu zuen, baita gure eskualdeko herrietan ere. Ekimen arrakastatsua izaki, aurrerantzean ere bide horretan jarraitzea erabaki zuten antolatzaileek eta 2020. urtean berriz eginen da.

Heldu den urteko ekimen hori prestatzeko lanak, nolanahi ere, aurten bertan hasiko dira, eta Euskaraldiak egin du dagoeneko Nafarroako lehendabiziko aurkezpena, Iruñean, Katakraken egoitzan. Hortik aurrera, Nafarroako hainbat herritan aurkezpen saioak, ahalduntze/prestakuntza saioak, ekitaldi publikoak eta makina bat gauza eginen dira.

Gure eskualdera ere, jakina, iritsiko da ekimena, eta herri batzuetan dagoeneko hasi dira Euskaraldia landuko duten lantaldeen lehendabiziko bilerak antolatzen: Leitzan urriaren 2an eginen da lehendabiziko bilera, Goizuetan urriaren 3an, Arriben urriaren 8an, Lekunberrin urriaren 16ean...

Lana izanen da, horrenbestez, eta nahi duen orok izanen du modua laguntzeko eta parte hartzeko, lantaldeak irekiak baitira. Arrakastatsua izan zen 2018ko Euskaraldia, hala izan dadila 2020. urtekoa ere.

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitate berria eratu da

Irailaren 20an egindako batzarrean, 2019-2023 legegintzaldirako Euskara Mankomunitate berria osatu da. Uda aurretik egindako hauteskundeetan udal guztiak berritu ondoren, mankomunitateak eratzeko unea etorri da, udal ordezkari berriek osatuta, eta euskararen inguruko gaiak eta jarduerak bideratzen dituen Mankomunitateak ere dagokion urratsa egin du.

Esan bezala, irailaren 20an egin da legegintzaldi honetako Euskara Mankomunitatearen lehendabiziko bilera, eta dagoeneko osatuta dago eta lanean hasteko prest. Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko lehendakaria Leitzako Udaleko zinegotzi Iñigo Alduntzin izanen da. Euskal Filologiako ikasketak dauzka, eta irakaslea da San Fermin ikastolan.

 

“MUSIKA SORTU, NAHASI ETA ZABALTZEKO APLIKAZIOAK” IKASTAROA

 

Euskarabideak antolatutako “Euskaraz Sarean” egitasmoaren barruan, ekitaldi bat eginen da Leitzan. Bi orduko ikastaro bat eginen da, Dj makalak gidatuta, mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten musika-aplikazio berriak ezagutzeko, modu erraz, intuitibo eta dibertigarrian. Musika sortzea, nahastea eta, azkenik, zabaltzea izanen da helburua.

Saioa urriaren 4an eginen da, ostiralarekin, 18:00etatik 20:00etara, Non: Leitzako liburutegian.

14 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa da, eta ez da beharrezkoa musika ezagupen edo ikasketa berezirik edukitzea.

Taldea gehienez ere 20 lagunekin osatuko da, eta 20 lagun baino gehiago apuntatuz gero, taldea osatzeko izen-ematearen ordenari erreparatuko zaio.

Izena emateko mezu bat bidali behar da laga@iparmank.eus helbidera, izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz, eta “musika-aplikazioak ikastaroa” aipatuz. Eta izena emateko epea irailaren 23an hasiko da eta urriaren 2an bukatu.

Lantegi honetan parte hartzeko beharrezkoa da smartphonea edo tableta eta aurikularrak eramatea.

albiste gehiago ikusi

Bost langiletik batek ez daki euskaraz

ARGIA  2019KO uztailaren 21a

Albiste nagusi oina

Perretxikoak ikusi

BERRIA, 2019ko maiatzaren 25

ALEAK HARRI ARTEAN

Eskolari so

Arrue ikerlerroak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan.

Euskararen behar naturala

artikulu gehiago ikusi

Argitalpenak

Mailope

Gehiago ikusi

PULUNPE

Gehiago ikusi

Diru laguntza

Udalerriak

AGENDA

< Abendua 2019 >
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta