Asko eta asko dira, batzarrak egin ostean, Euskaraldian izena ematea erabaki duten herriak.
2018-04-09 08:42 EUSKARA NAFARROA
Irakasleei zuzenduriko jardunaldia Iruñeko Planetarioan izango da apirilaren 21ean, eta hizkuntzen elkarbizitzan aditu diren katedradunek hartuko dute parte.
Uztailaren 10etik 17ra izango da egonaldia, Zestoako Sastarrain aterpetxean. 50 lagunentzako izango da lekua, eta izena emateko epea astelehenean zabaldu zen, martxoaren 19an.
Udan euskaraz gozatzeko hamaika aukera!!!
Laster iritsiko dira udako oporrak eta hilabete horietan planak egiteko garaia da. Euskarazko udalekuek horretarako aukera paregabea eskaintzen dute. Bereziki neska- mutikoentzat pentsatutako jarduerak dira eta eskaintza zabala da: baserri- eskola, multiabendtura, ur- ekintzak, bertso udalekuak eta beste hainbat jarduera.
albiste gehiago ikusiArrue ikerlerroak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan.
Euskaraldia, EAEko instituzio nagusi guztietan PSErekin gobernatzen duen PNVk Topagunearekin izenpeturiko akordio estrategikoa da, ez nik hala esaten dudako, beraiek publikoki 2017ko Udaltopean horrela aurkeztu eta definitu zutelako baizik. Eta Euskaraldia da PNVk, bere bailitzan, Gasteizko Legebiltzarrean euskalgintzaren ordezkaririk gabe aurkeztu zuen egitasmoa. Ekitaldi hartan ez zuen euskalgintzako inork parte hartu, ez Topaguneko eta ezta gainerako euskalgintzak ere. Baina zergatik egin du PNVk akordio estrategiakoa Topagunearekin Euskaraldiaren inguruan?
ARGIA, 2018ko urtarrilaren 24a
Bosgarren aldiz egin dira Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Neurketa eta hauen emaitzekin gaur egungo euskararen erabilera maila ezagutu da. Euskararen jakintza goraka doan heinean erabilera ez igotzea euskaldunen erantzukizuna al da?
artikulu gehiago ikusi2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea
Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta