Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Udalerriak

2018-06-05

Hernanin dagoeneko 703 erronkalari egunero euskarari eusten

Jada 703 erronkalari daude Hernanin Euskara Ari Du kanpainarne barruan. Kopuru ederra, eta, elkarrekin gero eta jende gehiago bilduko dugu erronka hartzera, urtea bukatzeko oraindik asko falta da eta. Zorionak erronkalari guztioi hizkuntza-ohiturak aldatzeko apustuari heltzeagatik!

 

EUSKARA ARI DU @euskaraaridu  2018ko ekainaren 04a

Larunbatean Langile Ikastolak urteroko festa ospatu zuen. Euskara Ari Du Elkartekoak ere han izan ginen identifikatzaileak banatzen. Izan ere, Ikastolak izen-ematea deitu zuen gurasoen artean, eta asko izan dira euskararen erabilera bultzatzeko prest agertu direnak. Beraz, gehienak han bilduta izango zirela baliatu genuen identifikatzaileak bertan banatzeko.

Era berean, ekaina hasi berria dugunez, bertaratutako guztiei jakinarazi nahi izan genien zenbat erronkalari gauden jada, eta bide batez, Baietz Hernanik! ekimenean parte hartzea eskertu.

Jada 700dik gora erronkalari daude Hernanin! Kopuru ederra, eta, elkarrekin gero eta jende gehiago bilduko dugu erronka hartzera, urtea bukatzeko oraindik asko falta da eta! Zorionak erronkalari guztioi hizkuntza-ohiturak aldatzeko apustuari heltzeagatik!

Zer da erronka bat?

Batek baino gehiagok galdetuko zenioten zuen buruari… baina zer da erronka bat? Azterketa bat egin beharko al dut? Ala lanean jarriko al naute?

Ez ba! Erronka esaten diogu hizkuntza-ohitura bat aldatzeari. Hau da, erronkalari bakoitzak bere bizitzako harreman bat aukeratu behar du, gaur egun gaztelaniaz egiten duena, baina euskaraz egin dezakeena, eta ohitura hori aldatu. Hau da, erronkalariak euskaraz badaki, harreman horretan euskarari eusteko ahalegina egin beharko du; eta euskaraz ulertzen badu baina hitz egiteko zailtasunak baditu, hizketakideari euskaraz egiteko eskatu beharko dio.

Erronka bakoitzak nahi duen bizi-eremuko pertsona batekin edo batzuekin hartu daiteke: familiakoekin, lagunekin, futbol-taldekoekin, gure etxepeko okindegiko langile batekin, lankideekin, nire lehengusu Jokinekin, lankide batekin zehazki, bizilagunekin, atletismoko entrenatzailearekin, zeramikako klasean, ile-apaindegian… Aukera asko daude, eta bakoitzak erabaki behar du norekin hasi nahi duen. Helburua hizkuntza-egoera horri buelta ematea da, eta pixkanaka-pixkanaka euskaraz izatea lortzea.

Denok erronka bat hartuz gero, Hernanin euskara gehiago erabiltzea lortuko dugu. Eta zu, hasi al zara zer erronka hartu nahi duzun pentsatzen?

Baietz gurean ere!

atzera

Udalerriak

 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Uztaila 2018 >
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
19
20
21
22
23
24
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta