Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Hizkuntza eskubideak

EUSKARA EZAGUTZEKO ETA ERABILTZEKO ESKUBIDEA

 

Ahoz aho dabilen hitza dugu: ESKUBIDEA. Eskubide ugari aitortzen zaizkigu legeetan edo nazioarteko itunetan: bizitzeko eskubidea, osasunerako eskubidea, mugitzeko eskubidea, lan egiteko eskubidea…  baita HIZKUNTZA ESKUBIDEAK ere. Baina zer dira hizkuntza eskubideak?

Izenak dioen bezalaxe, hizkuntzarekin zerikusia dauka. Esaterako, euskararekin. Baina ez da, huts-hutsik, hizkuntza ezagutzeko eskubidea. Horretaz gain, eta batez ere, HIZKUNTZA ERABILTZEKO ESKUBIDEAz ari gara. Han eta hemen. Gaur eta bihar. Geure hizkuntza geure herrian erabiltzeko eskubideaz ari gara. Norbanakoaren eskubidea, baina baita kolektiboaren edo hizkuntza komunitatearen eskubidea ere. Guk, euskaldunok, norbanako gisa eskubidea dugu euskara erabiltzeko. Baina talde gisa ere, geure hizkuntzari eusteko eta hura berreskuratzeko eskubidea ere badugu, horrek dituen ondorio guztiekin.

Jarraian aipatuko ditugun eskubideetako batzuk, gaur egun, bertako legeak berak aitortzen dizkigu. Beste batzuk, berriz, oraingoz ez. Hemen, ordea, hizkuntza eskubideak ez ditugu legeak aitortutako horietara murriztu. Izan ere, legeak horietako batzuk aitortu ez arren, aipatuko ditugun guztiak dira hizkuntza eskubideak, eta, legeak aitortzen ez dituenean ere, eskubide horien guztien inguruan eska dezakegu erantzun bat.

 

 

 

Udalerriak

AGENDA

< Urtarrila 2018 >
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta