Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Gogoetarako gaiak

RSS
2018-04-10
Iņaki Martinez de Luna

Iturria: ikusi

Eskolari so

Arrue ikerlerroak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan.

Arrue ikerlerroak Lehen Hezkuntzako 4. mailako (LH4) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako (DBH2) ikasleen unibertsoak ditu aztergai. Azken txostenak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan. Eskolako erabilera orokorrak, LH4n 3,0 puntu egin du gora eta DBH2n 2,4”. Horrez gain, ikerketak erakusten du hiru direla eskolako erabilera orokorrarekin lotura estua duten eremu nagusiak: familiakoa, gizarte hurbilekoa eta eskolakoa.

Familia izan ohi da gotorlekurik sendoena hizkuntza ororen transmisiorako. Eremu horretan, lehen hizkuntza euskara soilik edo gaztelaniarekin batera duten ikasleen proportzioa gorantz doa LH4ko ikasleengan. Joera horrekin bat, ikasleen etxeko erabileran ere hazkundea dago, bi ikasmailetan.

Badaude, LH4n, datu ilun xamar batzuk ere: D ereduko ikasleen proportzioa hazi den arren, irakasleen arteko euskararen erabilera ez da igo lau urtean

Eskolako hizkuntza-baldintzetan ere badago zenbait zantzu positibo: D hizkuntza ereduko ikasleen proportzioa hedatu da bi ikasmailetan, 2011tik 2015era bitartean. Bestetik, irakasleen arteko hizkuntza erabilera LH4n berdin mantentzen bada ere, DBH2n gorantz doa.

Ikasleek euskara gehiago erabiltzearen bultzatzaile nagusiak familia eta eskola eremuetako aurrerapausoak izango dira, bereziki D ikasteredua zabaldu izana.

Gainerako eremutan ez da joera garbirik antzematen. Batetik, eskolaz kanpoko ekintzak, klase partikularrak eta udaleku eta kanpamenduak batera aztertuta, bilakaera ezberdina izan du euskarak: LH4n jaitsi da eta DBH2n igo. Bestetik, udalerrietako euskaldunen proportzioa (eremu soziolinguistikoa) ez da lau urtean ia mugitu. Azkenik, hedabideen eta kultura-kontsumoan euskararen presentzia igo da lehen hezkuntzan eta jaitsi bigarrenean. Emaitza horiek bilakaera nahasia erakusten dute, eta zaila da pentsatzea eskolan atzemandako euskararen igoerari ekarpen handirik egin diotenik.

Badaude, LH4n, datu ilun xamar batzuk ere: D ereduko ikasleen proportzioa hazi den arren, irakasleen arteko euskararen erabilera ez da igo lau urtean eta, gainera, irakasleekin gelatik kanpo euskaraz egiten duten ikasleen proportzioa 2,2 puntu jaitsi da, 2013tik 2015era.

Zergatik LH4n ez da ugaritu, marko euskaldunagoa eskaintzen duen D eredua hedatzearen poderioz, irakasleen beraien edota ikasle/irakasleen arteko erabilera? Zerk galgatzen du eskolaren ekarpena? Ikasleen egoera soziolinguistikoan eta euskarazko komunikabide eta kultura kontsumoan atzemandako geldiunea ez ezik, badago eskolaz kanpo beste traba ugari. Eskolari ez ezik, gizarteari ere egin behar zaio so.

atzera
 

Erantzun artikulu honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Apirila 2018 >
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta