Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Euskaraz bizi

Kale edo bale... Balikebale!

2014ko abenduaren 26an, Leitzako zinean, Leitzako herria eta herritarrak protagonista izan zituen lehiaketa bat egin zen. Kale edo bale… Balikebale! izenekoa, hain zuzen ere. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zerbitzuak egindako proposamen batetik abiatuta, 2014. urtearen hasieran proposamena aurrera aterako zuen lantaldea osatu zuten zenbait herritarrek, eta herriaren inguruko ezagutza eta herria ezagutzeko gogoa bultzatu nahi dituen ekimena sortu. Ekimena, zehazki, lehiaketa bat izan zen. Leitza zen lehiaketako gaia, eta tartean galderak eta probak egin ziren. Ikuskizun entretenigarria eta dibertigarria suertatu zen, erabat arrakastatsua. Zineko sarrera guztiak aldez aurretik salduta, zinea bete-betea eta giro aparta.

Leitzari buruzko jakingarriak eta ezagutza ardatz, lehiaketa bederatzi ariketa edo proba eta finalarekin osatu zen eta, nor baino nor, hiruna laguneko lau talde lehiatu ziren. Saio interesgarria, bizia eta dibertigarria izan zen, eta tartetxo atsegin bat igarotzeaz gain, Leitzari buruzko hainbat kontu ikasteko ere balioko zien joandako guztiei. Ekimenaren arrakasta ikusita, 2015ean bigarren edizioa egitea erabaki zuen lantalde antolatzaileak, eta aurten 2016an hirugarrena eginen da.

Ekimen horrekin lotuta, eta herriari eta herriko kulturari buruzko ezagutza hedatzeko eta indartzeko helburu berberarekin, ezagutza horren zati bat biltzen duen 32 orrialdeko aldizkaria argitaratu da. Aldizkariaren pdf-a hemen bertan kontsultatu eta deskargatu daiteke.

atzera

Kale edo bale... Balikebale!

Udalerriak

Udalerriak

AGENDA

< Urtarrila 2018 >
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta