Mota: Komunikabideentzako dirulaguntzak
Erakundea: Euskarabidea
http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2017/98/Anuncio-2/3.
Onuradunak.
Laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek, hauen artean baldin badira:
–Eguneroko prentsa edo aldizkariak, haien zabalkunde eremua Nafarroako Foru Komunitatearena bada, eta haien argitaratze jarduera etengabe gauzatu bada deialdi hau argitaratu arte. Toki mailako aldizkariek gutxienez ere 4 ale atera beharko dituzte urtean, eta gutxienez ere 8 orrialde izan, ale bakoitzeko, argitaraldi guztietan.
–Foru Komunitatean emititzen duten irratiak, Nafarroako Gobernuak irratiz emititzeko ematen dituen lizentzien esleipen-hartzaileak badira.
–Euskarazko on line hedabideak, edo euskara erabiltzen dutenak, hala arestian aipatutako idatzizko hedabideen edo irratien euskarri digitala direnak nola beren lana on line baizik egiten ez dutenak, haien jarduna Nafarroan garatzen dutenak. Modalitate honetan bazterturik geldituko dira beren orrietan gutxienez ere sailen %50ean euskaraz nabigatzeko aukera ematen ez dutenak.
2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea
Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta