Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Ba al zenekien?

Gandiaga eta “armonia”

Bidegileak bilduman honela jasotzen da Bitoriano Gandiagaren inguruko pasadizo hau: “Gandiaga, bestalde, apaiza zen. Apaizgintzarekin loturiko bi pasadizo kontatzen zizkigun, injenuitate-kutsu eta ironiazko nahasketaren bidez sortutako umoreaz. Hauxe zen bata: gure Gandiagak ez zekien «armonia» hitzak, erdaratik kalkatutakoaz gain, beste esanahirik zuenik. Ondorioz, aitortzera joan eta «andrearekin etxean armonian aritu naiz» esaten ziotenean, hala erantzuten zien:«Hori, hori; etxean armonia behar da». Eta Goierriko euskaldun peto haiek zer pentsatuko ote zuten aitorleari buruz? Noizbait jakin zuen, ordea, errieta, sesioa, demanda...ere esan nahi zuela armoniak”.

atzera

Udalerriak

AGENDA

< Martxoa 2019 >
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
25
26
27
28
29
30

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta