Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2018-03-08

Zubi bat sukaldera: Nafarroako hegoaldeko olioa eta kontserben kanpaina berriari ekin dio Errigorak

 

Martxoaren 6tik martxoaren 20ra arte iraungo du aurtengo Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera, baina kanpainaren planteamendua betikoa izango da: oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

 

ARGIA @argia  2018ko martxoaren 07a

Errigora 2012an sortutako ekimena da eta Nafarroako hegoalde nekazal produktuak Euskal Herri osora zabaldu nahi ditu. Hainbat produkturekin osatutako saskien bidez egin du hori, eta ateratzen den diruaren %25 Nafarroako "eremu ez euskalduna"ren euskalgintzara bideratzen da.
 
Baina saskia udazkeneko kontua da eta produktuak urte osora zabaltzeko Nafarroako hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina sortu zen, urte osora zabaldu eta euskal gizartean bertako produktuen kontsumoa bultzatzeko. Hau bosgarren edizioa da eta erosketak Errigoraren webgunean bideratu daitezke.
atzera

Udalerriak

 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Abuztua 2018 >
 
 
2
3
4
5
6
7
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta