Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2017-12-05

Zerrenda bakarraren aldeko manifestazioa antolatu du Kontseiluak

Ezkerrak oposizioarekin bat egin du, hezkuntzako zerrenda bakarra legez eragozteko. Abenduaren 16rako protestara deituko du Kontseiluak.

Garikoitz Goikoetxea. BERRIA 2017-12-01

Nafarroako hezkuntzan zerrenda bakarra ezarriko duela jakinarazi zuen joan den astean Nafarroako Gobernuak. Hezkuntzako mahai sektorialaren babesa du horretarako, gehiengoa ados baitago —ELA, LAB eta Steilas—. PSNk, ordea, lege proposamen bat aurkeztu du parlamentuan, asmo hori ezerezean uzteko. Erdarazko eta euskarazko epaimahaiak bereiztea proposatu du. UPNk eta PPk ez ezik, Ezkerrak ere bat egin du planteamendu horrekin. Aurreko astean bozkatu zuten lege proposamena bozeramaile batzordean, aztergai hartu edo ez erabakitzeko, eta Ezkerraren babesez, aurrera egin zuen. Abenduaren 21ean bozkatuko dute. Kontseiluak manifestaziora deituko du horren aurretik, abenduaren 16an, larunbatarekin.

Joan den astean bildu zen hezkuntzako mahai sektoriala, eta gobernuak han jakinarazi zuen aurrera joko duela zerrenda bakarrarekin. Gehiengo sindikalaren babesa du horretarako: ELA, LAB eta Steilas. Maria Solana kontseilaria maiz agertu da zerrenda bakarraren alde, «aukera berdintasuna» bermatzeko. Orain, izan ere, irakasle elebidunek, euskaraz eta gaztelaniaz dakitenek, hautatu egin behar dute euskarazko edo gaztelaniazko zerrendetan sartu, nahiz eta bietan aritzeko gai izan. Bi hizkuntza ofizial dituzten inguruko herrialdeetan ez da horrelakorik gertatzen. Joan den asteko iragarpena txalotu egin zuen gehiengo sindikalak; Kontseiluak nabarmendu zuen "euskaldunen diskriminazioa" bukatzea ekarriko zuela eredua aldatzeak.

PSNk lege proposamen bat eraman du parlamentura, zerrenda bakarra eragozteko: erdarazko eta euskarazko epaimahaiak bereiztea proposatu du. UPNk eta PPk ez ezik, Ezkerrak ere bat egin du planteamendu horrekin. «Ez du eragozten gobernuak bi azterketa egun desberdin antolatzea». Alegia, Ezkerraren proposamena da euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun desberdinetan jartzea, eta, hartara, elebidunek aukera izatea bietara aurkezteko. Bi aldiz erakutsi beharko lukete gaitasuna kasu horretan. Solanak gogorarazi du iaztik martxan dela eredu hori. «Bi aukerako eredua deitzen diote batzuek; beste batzuek, zigor bikoitza. Ez du zerikusirik zerrenda bakarrarekin, beste planteamendu bat da hori».

Ezkerrako ordezkari Jose Miguel Nuinek adierazi du «aukerarik» ez dutela izan gaiari buruz gobernuarekin hitz egiteko, eta hori ukatu egin du Solanak. «Ez dut argudio hori onartuko. Nire jarrera beti izan da proposamena egitea eta eztabaidarako jartzea».

Parlamentuak proposamena onartzen badu, bete egin beharko du gobernuak. «Zerrenda bereiziaren sistemari eustea ezartzen badu, ez da legea bete beste erremediorik geratuko, jakina». Ezkerraren aldeko botoarekin, badu horretarako gehiengoa oposizioak. Ahal Dugu-k, berriz, ez du babestu PSNren proposamena aintzat hartzea, baina zerrenda bakarrari buruzko iritzia hurrengo Herritar Kontseiluan hartuko du

atzera

Udalerriak

 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Urtarrila 2018 >
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta