Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2020-05-28

UEMAk bertan behera utzi ditu udalerri euskaldunetako gazteen topaketak

 

UEMA 2020 maiatzak 18

Ekainaren 29tik uztailaren 5era egitekoak ziren, Zumaiatik Lekeitiora, baina COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz bertan behera geratuko dira aurten, ohiko moldean behintzat. Urte amaieran hezkuntza araututik kanpo gazteentzat beste zerbait eskaintzea aztertzen ari da UEMA.

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatu, kontzientziatu eta eragile aktibo bihurtu nahian, udalerri euskaldunetako gazteen topaketak antolatu ditu aurte UEMAk, laugarren aldiz. Otsailaren 19an izena emateko epea zabaldu zenetik, dozenaka eta dozenaka lagunek eman dute izena, eta aurreikusitako 50 lagunentzako lekua beteta, zozketa egin zuen UEMAk, lurraldetasuna, genero irizpidea eta izena emateko ordena kontuan hartuta.

Azkenean, ordea, inork ezingo du parte hartu, UEMAk ekimena oraingoz bertan behera uztea erabaki baitu, ekainaren amaieran topaketak aurreikusita bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz.

Urte amaieran, beharbada beste molde batean

Hezkuntza araututik kanpo ere gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea giltzarria delakoan, topaketak bertan behera utzi behar izatea “kolpe gogorra” izan dela nabarmendu du UEMAren hezkuntza arduradun Jokin Urangak. Dena dela, neguaren atarian, “Gabonetako oporren inguruan-edo” beste molde batean bada ere topaketak antolatzeko asmoa aztertzen ari dira.

Izan ere, horrela sortu zen ekimen hau hasieran, zenbait eguneko topaketa gisa, UEMAk eskoletan bideratzen duen hezkuntza proiektua aisialdira ere zabaltzeko. Hasieran asteburu bateko egonaldia izan zen, Orion, 2017an, baina asteburu baterako prestatutako tailerrak, edukiak eta ekimenak modu zabalagoan lantzeko eta jorratzeko egun gehiagoko egonaldia egokiagoa delakoan, udalekuak antolatu zituen 2018an, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ekimenak izandako arrakasta ikusita, eta gazteen sentsibilizazioan duen garrantziagatik, iaz formatua aldatu eta herriz herriko topaketa ibiltaria bihurtu zen, gazte gehiagorengana heltzeko helburuarekin.

Gazteentzako topaketak, inertziatik kontzientziarako saltoa emateko

Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen UEMAk duela lau urte, eta azken ikasturteetan UEMAko herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

atzera

Udalerriak

 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Uztaila 2020 >
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta