Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2019-02-21

UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEENDAKO TOPAKETAK

Udalerri euskaldunetako gazteen topaketak aurkeztu ditu gaur UEMAk, Usurbilen egindako agerraldian. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu topaketa hauek UEMAk, Usurbilgo, Oiartzungo, Berako eta Arantzako udalen laguntzarekin.

 

Usurbildik Arantzara izango dira udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak. Usurbildik Arantzarako bidea egingo dute gazteek, begiraleekin batera.

· Ekainak 26, asteazkena: Usurbil-Oiartzun. Harria Hitz ibilbidea, Usurbilen.
· Ekainak 27, osteguna: Oiartzun-Bera.
· Ekainak 28, ostirala: Bera-Arantza.
· Ekainak 29, larunbata: Arantza.
· Ekainak 30, igandea: Arantza

Norentzat dira: adina.

Udalerri euskaldunetan bizi diren DBH3ko, DBH4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat. 

Udalerri euskaldun gisara izendatzen dira euskararen indizea %70etik gora duten udalerriak.

Izena emateko epea eta modua.

· Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 31n amaituko da.
· Horretarako, hezkuntza@uema.eus helbidera idaztea edota 943 816699 telefonora deitzea (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) nahikoa izango da.

https://www.youtube.com/watch?v=F2n16IWwjBs

atzera

Udalerriak

 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Martxoa 2019 >
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
25
26
27
28
29
30

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta