Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2018-03-07

Martxoaren 24an, euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestazioa izanen da Iruņean

Euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkien mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzea ezinbestekoa dela uste du Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak. 

Ahotsa.info 2018/03/05

"XXI. mendean euskarak ez du etorkizuna ziurtatua”, nabarmendu du EHE mugimenduak Iruñean martxoaren 24an eginen den manifestazioaren aurkezpenean. EHE-k salatu nahi izan du "euskara zulo beltzera itzularazi nahi dutenek" ere badirela, eta euskaldunen hizkuntza-eskubideak "bigarren mailakoak" direla. 

“Frantziar eta Espainiar estatuetako botereak ez daude prest euskararen berreskurapen eta normalizazio osoa gerta dadin”, eta Katalunian gertatzen ari dena, non hizkuntz eskubideak eta hezkuntzan murgiltze-eredua mehatxupean dauden 155 artikuluaren aplikazioarekin, ekarri dute gogora, Euskal Herrian ere gerta daitekela ohartaraziz. “155 artikulua euskararekin ere deklinatuko dute, euskaldunon aurka ekiteko erabiliko dute aurrera egingo dugun heinean”, esan dute agerraldian.

Ildo horretan, burujabetza aldarrikatu dute euskarari etorkizuna emateko eta euskaraz bizi ahal izateko. “Jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa emateko beharra dugu eta horretarako baldintzak daude”, aipatu dute. Horretarako, ezinbestekoa izango dira "euskaltzaleon grina eta ekimena". “Euskaraz bizitzera goaz” aldarria iraultza sozial bilakatzera goaz”, ziurtatu dute. Baina zehaztu dute garrantzitsua dela Euskal Herriaren alde dauden eragile politiko, sozial eta ekonomikeak "euskara euren jardueren erdigunean kokatzea". 

“Euskal Herria berreuskalduntzea da euskaltzaleon lanaren iparra. Hori erdiesteko euskararen berreskurapena eta normalizazioa azkartu eta bururaino eraman behar dugu”, eta hainbat lan eremuetan sakontzea proposatu dute, euskararen ezagutza unibertsalizatuz, euskararen erabilera orokortzeko planak indarrean jarriz, Euskal Herria berreuskalduntzeko plan estrategiko nazional bat definituz eta hori gauzatzeko bitarteko nahikoak jarriz. Eta hau guztia aurrera eramateko, lege berri bat aldarrikatu dute, non euskara berezko hizkuntza, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izendatuko denik. “Ezinbesteko faktore bat dago: burujabetza”, eta bide horretan desobedientzia ariketa erraldoi bat egiteko beharra azpimarratzen dute. 

“Euskarari eta euskal herritarroi ezartzen zaizkigun mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzera goazela ozen aldarrikatzeko” erabiliko da martxoaren 24an Iruñeako Autobus Geltoki Zaharretik abiatuko den manifestazioa, eta mobilizazio horretan parte hartzeko deia luzatu diete euskaltzale guztiei.

atzera

Udalerriak

 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Abuztua 2018 >
 
 
2
3
4
5
6
7
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta