Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2020-05-05

Leitzan, 2020ko Haur Txokoa eta Tailerrak, bertan behera

Euskara Mankomunitateak, Gizarte Zerbitzueen Mankomunitateak eta Leitzako Udalak zabaldu duten oharrak, honela dio:

COVID-19 pandemiak sortutako egoera dela-eta, 2020. urtean ez dira Haur Txokoa eta Tailerrak eginen. Antolatzaileok (Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Euskara Mankomunitatea eta Leitzako Udala) azkeneko aste eta egunotako berrien zain egon gara, datozen hilabeteetarako egoera ahalik eta informazio gehienarekin aurreikusteko, eta aukera guztiak aztertzeko.

...

Gaur egun ditugun datuekin, krisia kudeatzeko egiten diren aurreikuspenekin, eta datozen aste eta hilabeteotan oraindik ere hartu beharko diren segurtasun neurriekin, ez dago bermerik, ezta ziurtasunik ere, udako jarduera hau antolatu ahal izateko. Are gutxiago ongi, egoki eta modu asegarri batean antolatzeko.

Ez dakigu, besteak beste, gisa honetako jarduerak egin ahalko ote diren, eta horretarako baimenik izanen ote den. Egitekotan, zein baldintzatan egin beharko liratekeen. Ezta Haur Txokoa eta Tailerrak kudeatuko lituzkeen enpresa edo erakunderik egonen ote den ere, Leitzakoa gauzatu ahal izateko.

Horiek guztiak kontuan izanda, eta ikusita inolako ziurtasunik ez dagoela jarduera honen inguruan, itxura guztien arabera ez dela modurik izanen eskaintza duin eta egoki bat egiteko, eta, bestalde, oraindik ere indarrean dagoen osasun-krisi honek ere zuhurtziaz jokatzea eskatzen digula, aurten jarduera bertan behera geldituko da.

Ekimen eta jarduera arrakastatsua izaten da urtero Haur Txokoa, eta zoritxarrez aurtengoa bertan behera geldituko bada ere, heldu den urtekoa ere bikaina izan dadin jarraituko dugu lanean.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea          Euskara Mankomunitatea              Leitzako Udala

atzera

Udalerriak

 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Maiatza 2020 >
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta