Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2018-03-13

Irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa martxan da aurten ere, Leitzaldean eta Ultzamaldean

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU martxoaren 12an hasi eta maiatzaren 31 bitartean gauzatuko da 45 herri eta eskualdetan.  
Aurtengoa hamabigarren edizioa izanen da, baina gure eskualdean ez da hainbeste urtez egin: Ultzamaldeak eskarmentu gehiago du eta Leitza, Areso, Goizueta eta Aranon bigarren aldiz eginen da. Euskaltzaleen Topagunea eta Ultzamaldeko zein Leitzaldeko Euskara Zerbitzuak dira antolatzaileak.
 

 

Ekimen honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua oparitzera gonbidatuz. 
 
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira parte hartzeko: 
1) Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.  
 
2) Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emanen digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. 
 
3) Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko  aukera  emanen digu.  
 
Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, 30€ko balioa duen txeke bana zozketatuko du liburutegiko arduradunak, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emanen du.  
 
Bi hilabete eta erdi iraunen du: Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra.
Udaberrian garatuko da berriz ere ekimena, opor aurreko hilabeteak garai onak direlako liburutegian zein liburu-dendan “udako liburua” aukeratzeko. Martxoaren 12an abiatuko da, beraz,  “Irakurri, Gozatu eta Oparitu” ekimenaren 2018ko edizioa, eta maiatzaren 31n amaitu. Hortaz, ia bi hilabete eta erdiko iraupena izanen du liburutegietan, baina erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea  ekainaren 15era artekoa izanen da.   
Liburutegiak:
Leitzako liburutegi publikoa
Larraintzarko liburutegia
Liburu dendak: 
Ultzamaldea: Katakrak, Elkar eta Karrikiri
Leitza eta Areso: Maimur eta Astitz
Goizueta eta Arano: Elkar Hernani
 
atzera
 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Abuztua 2018 >
 
 
2
3
4
5
6
7
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta