Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2017-11-16

Goizuetako KATARRAPIKAKA lehiaketa larunbatean izanen da

Dena prest dago KATARRAPIKAKA lehiaketarako! badakigu zein 12 herritarrek parte hartuko duten (kartelan ageri dira argazkiak), kartelak jarriak daude herrian eta sarrerak salgai daude Amaia kafetegian.

Larunbatean, azaroak 18an izanen da saioa, arratsaldeko 18:30ean udaletxeko ganbaran.

Lehenbiziko aldia da era honetako lehiaketa bat egiten dena. Herriari buruzko galdera eta probak izanen dituzte lehiakideek: Goizuetako historia, tradizioa, leku-izenak, euskalkia, hitzak, esamoldeak... Helburu dibulgatiboa du batez ere, herriaren jakintza eta herriari buruzko informazioa berreskuratu eta belaunaldi gazteei transmititu nahi da lehiaketa honekin. Baina izanen du entretenimendirako tarterik ere, ongi pasatzeko ikuskizuna izanen da.

Sari ederrak irabaziko dituzte: 300 €ko txekea jasoko du finala irabazten duenak, baina ez dira esku hutsik joanen, guztientzat tzanen da eta sariren bat.  

Herriak herriarentzat antolatutakoa da, eta guztia aurrera eramateko ezinbestekoa da elkarlana. Eskertzekoa da lehiaketa prestatzen aritu diren herritaren lana, saio honetarako propio sortutako lantaldea izan da. Lehiakide izanen diren 12 herritarrak animatu izana ere benetan txalotzekoa da, eta era berean, bestelako lan batzuetan laguntza eman duten herritarrak ere aipatzekoak dira. 

Sarrerak salgai daude Amaia Kafetegian, 2 €-an. Asko saldu dira dagoeneko, beraz, lehiaketara joateko asmora duenak azkar mugitu beharko du.

Animatu eta gozatu saioaz! 

atzera
 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Uztaila 2018 >
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
19
20
21
22
23
24
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta