Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2020-05-25

"Geroa euskaratik" kanpaina

Iturria: Kontseilua.eus

Gizarte berdinzale eta demokratikoagoa eraikitzeko, euskarak ere erdigunean egon behar duela eskatuko du Kontseiluaren ‘Geroa euskaratik’ kanpainak.

Euskalgintzako hainbat kidek hartuko dute parte, eta eragileek nahiz bestelako herritarrek mezuarekin bat egiteko aukera izango dute.

Etorkizunera begira erabakiak hartzeko unea da. Covid-19ak sortutako krisiak agerian utzi baitu gizarte honen hainbat hutsune, euskalgintzan nahiz bestelako gizarte esparruetan; herritarren arteko desberdinkeria eta zaurgarrienekiko bazterketa begi bistakoa izan baita. Normalitatea deitu izan duten hori ez zelako denona. Hizkuntza eskubideen etengabeko urraketek agerian utzi dute hori, esaterako. Horregatik, normalitate berri baterantz jotzeko abagunea dugu orain, elkartasunetik eta gizarteko talde desberdinen begirunetik. Baita hizkuntza auziei dagokionez ere.

...

Egoera horri erantzuteko, Kontseiluak martxan jarri du ‘Geroa euskaratik. Elkar hartuz, elkar zainduz’ kanpaina. Euskararen normalizazioak bestelako gizarte normalizazio bat bultzatu dezakeela ziur baita Kontseilua: eskubide guztiekiko begirunea, gizarte kohesioa, gertutasuna eta konpromiso kolektiboa oinarri duena. Horregatik, Kontseiluko bazkideak bat hartuta datoz mezu hau helarazteko. Hau da, euskara ardatz duen gizarte bat, gizarte berdinzale eta demokratikoago bat izango dela adierazteko; inoiz baino beharrezkoagoa duguna. Era berean, herritar nahiz bestelako eragileei ere dei egiten die Kontseiluak kanpaina honetan parte hartu dezaten. Norbere esparru eta esperientziatik, geroa euskaratik zergatik eraiki behar den azaltzeko aukera eskainiko die.

Bost argudio geroa euskaratik eraikitzeko

Geroa euskaratik ardaztu behar dugula diogunean, gizarte osoaren onuraz ari garela azpimarratu nahi dugu ‘Geroa euskaratik’ kanpainarekin. Izan ere, hona hemen euskalgintza elkarrekin jarduteko eta euskararen aldeko jarrera izateko arrazoi nagusiak laburbilduta, kanpainarekin ere gizarteratu nahi ditugunak:

Horregatik, inoiz baino zilegi eta beharrezkoagoa da euskararen normalizazioaren alde egitea, azpileloak dioenez, denok elkar hartuz, elkar zainduz. Gaurdanik geroa jada jokoan dugulako.

Eman zurea: Zergatik geroa euskaratik?

Herritarren eta eragileen ahotsa entzutea inoiz baino garrantzitsuagoa da horregatik. Denoi leku egin nahi die kanpainak, eta herritar, eragile nahiz bestelako norbanako zein taldeei galdera honi erantzuteko gonbita luzatu nahi die: Zergatik geroa euskaratik?

Kontseiluko bazkideak izango dira galderari erantzuten lehenak. Bideo laburrak osatu dituzte horretarako, eta sarean tantaka plazaratuko dira. Bazkideen artean daude Elhuyar, Topagunea, EHE, Ikastolen Elkartea, Sortzen, EHIGE, UEU, Bertsozale elkartea, Emun, Elkar, Jakin, Osasungintza Euskalduntzeko Erakundea, AEK, IKA, Berria… Era berean, gizarteko aurpegi ezagunek ere parte hartuko dute kanpainan, esparru anitzekoak. Horiek ere tartekatuz plazaratuko ditu Kontseiluak egunez egun sarean.

Honekin batera, herritarrek eta bestelako erakundeek -euskalgintzakoak nahiz bestelakoek- beste hainbeste egin dezaten nahi du Kontseiluak. Hau da, Zergatik geroa euskaratik? galderari erantzun eta bideo bidez nahiz idatziz sare sozialetan partekatzeko gonbita luzatu nahi die Kontseiluak. Mezu horietan #geroaeuskaratik traola agertzea edota Kontseilua etiketatzea eskertuko genuke, guk geuk ere herritarren mezuei hedapena emateko.

Azkenik, Euskara ere normalitaterantz? mahai-ingurua antolatuko dute Berriak, Martin Ugalde Foroak eta Kontseiluak datorren ekainaren 4an, Martin Ugalde Kultur Foroan. Honen inguruko xehetasunak aurrerago jasoko dituzue.

atzera
 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Uztaila 2020 >
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta