Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2018-05-07

Ez Dok Hiru antzezlana Leitzan, maiatzaren 12an, 19:00etan

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen EZ DOK HIRU antzezlana izanen da LEITZAN, heldu den larunbatean, maiatzaren 12an.

"Ez dok hiru, euskal musikaren benetako istorioa" Euskal Herriko kantutegian oinarritutako antzerki ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz, zuzeneko musikaz lagunduta.

Bikote artistiko honek urteak daramatza antzerkigintzan, obrak sortzen, ekoizten eta antzezten. Euskarari lotutako izenburu ezagunak taularatu izan dituzte: "Desentxufatuak", "Lingua nabajorum", "Euskarazetamol",  "Larru haizetara". "Euskara sencilloaren manifestua"...

Leitzan azkenaldian ez da antzerkia ikusteko parada izan, beraz asteburuan euskarazko umoreaz gozatzeko modua izanen dute herritarrek. Horretarako sarrerak aldez aurretik hartzea gomendatzen da:

SARRERAK SALGAI: Maimur liburu-dendan, Torrea eta Peritza tabernetan.

  • Helduek 10€
  • 14-18 urte bitartekoek 6€ 

Animatu!!

 

 

TRAILERRA: https://vimeo.com/209542291

 

 

atzera
 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Maiatza 2018 >
 
1
2
3
4
5
6
7
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta