Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2019-06-25

" Etxe honetan" bildumak irabazi du 13. Etxepare Saria

Aintzane Usandizaga Lopezek eta Asier Iturralde Gonzalez de Alaizak irabazi dute aurtengo Etxepare Saria " Etxe honetan" lanarekin. Guztira 23 lan aurkeztu dira, Nafarroako 22 Entitatek, Galtzagorri Elkartearen, Pamiela argitaletxearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatzen duten sari honetan. 

 

Etxean arauak jartzera ohituta dagoen aitatxi euskaldun eta moderno baten eta honen egunerokotasuna eta errutina hankaz gora paratzera datorren iloba txikiaren arteko harremana da lan irabazlearen gaia.

Edonori ezagunak egin ahal zaizkigun egoerak bizitasunez kontatu eta marraztu dituzte egileek, umorea maisuki erabiliz eta irribarrea lehen minututik sorraraziz. Irakurleak erabaki dezala zeinek agintzen duen ETXE HONETAN!!

Epaimahaia:

Leire Bilbao ( idazlea)

Leire salaberria ( ilustratzailea)

Idoia Sobrino ( liburuzaina)

Pamiela argitaletxeak udazkenerako argitaratuko du ETXE HONETAN, guztira 1200 ale jarriko dira salgai lehenengo tirada batean.

atzera

Udalerriak

 

Erantzun albiste honi

*
*
*

* dutenak derrigorrez bete behar dira.

Udalerriak

AGENDA

< Uztaila 2019 >
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
27
28
29
30
31
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta