Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2019
apirilak
08

BADATOR KORRIKA!!

 

Gaur da Korrikaren eguna gure eskualdean. Arratsaldeko 6ak aldera sartuko da Leitzan. Mankomunitateko kilometroa Leitzatik Uitzirako bidean eginen dugu, 1002. kilometroa.  Egin KLIKA zuk ere Korrikari!!!

2019
martxoak
27

Emakumeen presentzia nabarmenarekin herriz herri dabil euskarazko film laburren Laburbira zirkuitua

 

Argia 2019ko martxoaren 26a

 

Martxoaren 20an Bergaran hasi zen hamaseigarren Laburbira zirkuitua eta Valentzian amaituko da apirilaren 13an. Aurten bederatzi film labur ikusteko aukera emango du eta datu bat nabarmentzen da: bederatzi lan horietatik zazpi emakumeek zuzendu dituzte.

2019
martxoak
12

Nondik gatoz eta nora goaz?

Euskararen arnasguneen inguruko erakusketa ibiltaria ikusgai Lekunberriko Mitxausenea Kultur etxean, martxoaren 11tik 17ra. Euskal Herriko udalerririk euskaldunen gaineko hausnarketa egitea proposatzen digu erakusketak.

2019
martxoak
11

Euskara dakiten funtzionarioek 280 euro gehiago jasoko dute urtean

Hizkuntz koofizialen bat jakin eta jendearentzako arreta eskaintzen duten Estatuko funtzionarioei 2020ean igoko zaie soldata.

2019
otsailak
21

UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEENDAKO TOPAKETAK

Udalerri euskaldunetako gazteen topaketak aurkeztu ditu gaur UEMAk, Usurbilen egindako agerraldian. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu topaketa hauek UEMAk, Usurbilgo, Oiartzungo, Berako eta Arantzako udalen laguntzarekin.

2019
urtarrilak
25

2019 urteko Etxepare sarian lanak aurkezteko oinarriak argitaratu dira

Dagoeneko martxan da aurtengo Etxepare Saria. Nafarroako Toki Entitateetako Euskara zerbitzuek, urtero, antolatzen dute haurrentzako album ilustratuak sortzeko helburuarekin.

2018
urriak
09

Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, laguntzak emango ditu helduek euskara ikas dezaten

Euskalerria Irratia 2018-10-08 19:07   EUSKARA  NAFARROA

Euskarabideak 150.000 euro bideratuko ditu, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasiko diren ikastaroak abian jartzeko.

 

2018
urriak
02

Euskara Mankomunitateko ordezkariek ere Euskaraldiarekin bat egin dute

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osatzen duten eskualdeko ordezkariak ere Euskaraldiaren alde agertu dira. Euskal Herriko hainbat tokitan bezala, argazkia atera dute hamaikakoa osatuz, ekimenarekin bat egiten dutela adierazteko.  

2018
urriak
01

Zentral aretotik saio berezia egin du Euskalerria irratiak

Euskalerria Irratia 2018-09-20 19:20   EUSKARA  IRUÑEA

Euskaraldiaren izen-emate irekiera ekitalditik egin dute Irrintzi Plaza saioa. 

 

2018
irailak
19

LARUNBLAIn izena emateko epea zabalik

Larraunaldeko Euskara Zerbitzuak aisialdiko ekimen honetan izena emateko aukera eskaintzen die Larraun eta Lekunberriko umeei. Lehen Hezkuntza 3-6 mailatan dauden ikasleek har dezakete parte Larunblain. 

Hilabetean bitan, larunbatarekin, izanen dira saioak Lekunberriko Plazaola kiroldegian, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Izena emateko: 948504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus

Udalerriak

AGENDA

< Urtarrila 2022 >
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta