Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2019
irailak
23

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitate berria eratu da

Irailaren 20an egindako batzarrean, 2019-2023 legegintzaldirako Euskara Mankomunitate berria osatu da. Uda aurretik egindako hauteskundeetan udal guztiak berritu ondoren, mankomunitateak eratzeko unea etorri da, udal ordezkari berriek osatuta, eta euskararen inguruko gaiak eta jarduerak bideratzen dituen Mankomunitateak ere dagokion urratsa egin du.

Esan bezala, irailaren 20an egin da legegintzaldi honetako Euskara Mankomunitatearen lehendabiziko bilera, eta dagoeneko osatuta dago eta lanean hasteko prest. Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko lehendakaria Leitzako Udaleko zinegotzi Iñigo Alduntzin izanen da. Euskal Filologiako ikasketak dauzka, eta irakaslea da San Fermin ikastolan.

 

2019
irailak
20

“MUSIKA SORTU, NAHASI ETA ZABALTZEKO APLIKAZIOAK” IKASTAROA

 

Euskarabideak antolatutako “Euskaraz Sarean” egitasmoaren barruan, ekitaldi bat eginen da Leitzan. Bi orduko ikastaro bat eginen da, Dj makalak gidatuta, mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten musika-aplikazio berriak ezagutzeko, modu erraz, intuitibo eta dibertigarrian. Musika sortzea, nahastea eta, azkenik, zabaltzea izanen da helburua.

Saioa urriaren 4an eginen da, ostiralarekin, 18:00etatik 20:00etara, Non: Leitzako liburutegian.

14 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa da, eta ez da beharrezkoa musika ezagupen edo ikasketa berezirik edukitzea.

Taldea gehienez ere 20 lagunekin osatuko da, eta 20 lagun baino gehiago apuntatuz gero, taldea osatzeko izen-ematearen ordenari erreparatuko zaio.

Izena emateko mezu bat bidali behar da laga@iparmank.eus helbidera, izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz, eta “musika-aplikazioak ikastaroa” aipatuz. Eta izena emateko epea irailaren 23an hasiko da eta urriaren 2an bukatu.

Lantegi honetan parte hartzeko beharrezkoa da smartphonea edo tableta eta aurikularrak eramatea.

2019
irailak
05

Gure Zirkua Leitzan, urrian

Honezkero nahikoa ezaguna da Gure Zirkua, Euskal Herrian barrena hamaika herritan ibilia delako eta hedabideen bitartez ere haren berri iritsi zaigulako. Gure Zirkuaren webgunean (https://www.gurezirkua.eus/) ikus dezakegu ekimen hau zer den, eta bertan azaltzen digute, honela: “Zirku ibiltaria izateaz gain, zirkuko euskal artistentzako topagunea! Hainbat disziplinatako euskal artistek lan egin ahal izateko zirku bat! Herriz herri ibiltzeko aukera emango digu GURE ZIRKUAk”

Bada, euskarazko zirku hori, euskararentzat beste espaziotxo bat irabazi duen ekimen eder hori, Leitzara etorriko da laster. Izan ere, bost egunetan banatuta (urriak 11, 12, 13, 18 eta 19), eta egun bakoitzean bina emanaldi eginda, guztira 10 saio eskainiko ditu GURE ZIRKUAk Leitzan.

Orain arte ez genuen sekula aukerarik izan, baina orain bai, zirkua euskaraz ikus dezakegu, ez nolanahikoa gainera, izan den tokietan arrakasta eta harrera bikaina izan baitu. Aitzakiarik ez, beraz, hamar saio izanen baititugu Leitzan, Gure Zirkua ikusi gabe gelditzeko.

2019
uztailak
15

Ongi etorri euskararen herrira

Urte osoan zehar izaten ditugu bisitariak gure herrietan, baina normalean gehixeago izaten dira uda aldera. Kanpotik gu bisitatzera etortzen diren horiek guztiak gogoan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, Ongi etorri euskararen herrira izeneko gidatxo bat osatu eta argitaratu du, UEMAn dauden herrietan banatzeko.

Gida edo liburuxka horretan, besteak beste, euskararen berri ematen zaio bisitariari, zazpi hizkuntza ezberdinetan: euskaraz, katalanez, gaztelaniaz, galizieraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez. Gurea euskararen herria dela azaltzen da eta, bisitarien lagungarri, oinarrizko kontzeptu eta hitzekin osatutako hiztegitxo bat eskaintzen da, euskarazko hitz horiek beste hizkuntza horietan duten ordaina emanez.

Herriotan egindako inkestek erakutsi duten moduan, euskara balio estimatua da turista eta bisitarien artean, eta bisitatzen gaituztenen artean sustatu beharrekotzat jo dezakegu, denon mesederako. Hori da, hain zuzen ere, argitalpentxo honen helburua, eta horretarako banatu da bisitari gehien ibiltzen diren gune eta espazioetan.

2019
uztailak
09

Hasi da aurtengo asterik jendetsuena Leitzako Haur Txokoan eta Tailerretan

Uztailaren 8tik 12rako astea izan da, izan ere, Leitzako Haur Txokoko eta Tailerretako izen-ematean haur kopuru handiena jaso duena. Tailerretan, hain zuzen ere, 66 haurrek eman dute izena, eta Haur Tokoan 41ek. Jarduera hauek antolatzen hasi zirenetik, eta badira 10 urtetik gora, hauxe izan da haur kopuru handiena bildu duen astea, orain arteko “marka” 50ean baitzegoen.

Aurtengoa izan da, halaber, hilabete osoko jarduera kontuan izanda, haur kopuru handiena jaso duena. Guztira 137 umek eman dute izena jarduera horietan. Hiru aldiz gainditu zen 100eko kopurua orain arteko ibilbidean, 2018an (123), 2017an (112) eta 2010ean (101). Gainerako guztietan parte-hartzea txikiagoa izan zen.

Izen-emate handia azaltzeko arrazoi ezberdinak izanen dira, ziur asko, baina, betiere, pozgarria da parte-hartzea handia gertatzen ari dela ikustea eta haurrentzako eskaintza honek harrera bikaina duela. Astearen hasieran eguraldia trakestu bada ere, begiraleen laguntzarekin aisa moldatuko dira, zalantzarik gabe, Leitzako ikastetxeek utzitako aretoetan goiz ederrak igarotzeko. Eta eguraldiak laguntzen dienean, orduan kanpora atera eta eguzkia lagun izanen dute Dindaiak prestatutako egitaraua gauzatzeko.

2019
ekainak
25

" Etxe honetan" bildumak irabazi du 13. Etxepare Saria

Aintzane Usandizaga Lopezek eta Asier Iturralde Gonzalez de Alaizak irabazi dute aurtengo Etxepare Saria " Etxe honetan" lanarekin. Guztira 23 lan aurkeztu dira, Nafarroako 22 Entitatek, Galtzagorri Elkartearen, Pamiela argitaletxearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatzen duten sari honetan. 

 

2019
maiatzak
31

IÑAKI ARREGI BEKA

Iñaki Arregi beka sortu du UEMAk udalerri euskaldunen garapena aztertzeko helburuarekin, eta zabalik da lehen deialdirako lanak aurkezteko epea. Proposamenak aurkezteko azken eguna  2019ko uztailaren 24a da.

Lanak UEMAren Aulestiko bulegoan aurkeztuko dira: Donibane enparantza 1, 48.3800 Aulesti- Bizkaia

 

2019
maiatzak
28

Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko helduendako banakako laguntzen deialdia onetsi du

Laguntzak emanen dira euskara ikasteko ikastaroengatik eginiko ordainketetarako. Ikastaro horietarako matrikulek, betiere, 2018ko azaroaren 1aren ondoren eginak beharko dute, eta ikastaroek amaituta beharko dute 2019ko irailaren 30ean.

2019
maiatzak
24

Leitzako udako tailerretarako eta haur txokorako IZEN-EMATEA ireki da

Matrikula egiteko epea maiatzaren 24tik 31ra izanen da. Horretarako 012ra deitu behar da.

2019
maiatzak
14

ELAIDE berria martxan da

Abian da ELAIDE berria, euskara ikasi nahi dutenen eta euskara ikasleen txokoa. Euskara bizitzeko eta gehiago ezagutzeko tresna berria, Nafarroako Udal euskara zerbitzuok euskara ikasleen eskura jartzen duguna.

Udalerriak

AGENDA

< Urtarrila 2022 >
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta