Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Albisteak

RSS
2018
urriak
09

Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, laguntzak emango ditu helduek euskara ikas dezaten

Euskalerria Irratia 2018-10-08 19:07   EUSKARA  NAFARROA

Euskarabideak 150.000 euro bideratuko ditu, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasiko diren ikastaroak abian jartzeko.

 

2018
urriak
02

Euskara Mankomunitateko ordezkariek ere Euskaraldiarekin bat egin dute

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osatzen duten eskualdeko ordezkariak ere Euskaraldiaren alde agertu dira. Euskal Herriko hainbat tokitan bezala, argazkia atera dute hamaikakoa osatuz, ekimenarekin bat egiten dutela adierazteko.  

2018
urriak
01

Zentral aretotik saio berezia egin du Euskalerria irratiak

Euskalerria Irratia 2018-09-20 19:20   EUSKARA  IRUÑEA

Euskaraldiaren izen-emate irekiera ekitalditik egin dute Irrintzi Plaza saioa. 

 

2018
irailak
19

LARUNBLAIn izena emateko epea zabalik

Larraunaldeko Euskara Zerbitzuak aisialdiko ekimen honetan izena emateko aukera eskaintzen die Larraun eta Lekunberriko umeei. Lehen Hezkuntza 3-6 mailatan dauden ikasleek har dezakete parte Larunblain. 

Hilabetean bitan, larunbatarekin, izanen dira saioak Lekunberriko Plazaola kiroldegian, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Izena emateko: 948504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus

2018
irailak
12

GOIZUETAKO ETA ARANOKO EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA AZTERTZEKO BEKA DEIALDIA

Bekaren helburua da Goizuetako eta Aranoko emakumeek XX. mendeko bigarren erditik gaur
egun arte parte-hartze arloan egin duten lanaren oroimena berreskuratzea.
 
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak egin du beka deialdia, Berdintasun Programaren baitan.

Aurkezteko epea: irailaren 25era arte izanen da (hau barne).

Eskaerak eta gainerako agiriak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoan (Elbarren 1, Leitzan) edota 39/2015 Legeak, Prozedura Administratibo Orokorraren ingurukoak, bere 16.4 atalean jasotzen dituen prozeduren bidez aurkeztu ahalko dira. 

2018
abuztuak
22

630.000 euro inguruko laguntzak, komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko

Euskalerria Irratia 2018-08-21 08:07   EUSKARA  NAFARROA

24 onuraduni zuzendutako laguntzen bitartez, prentsa idatzian, irratietan eta online komunikabideetan euskararen erabilera sustatzea du xede.

 

2018
uztailak
31

Plazeretik euskarari errazago eusten zaio

Zazpi egun. Hamazazpi gazte. Bost begirale. Hamaika bizipen. Elkarren arteko lotura euskara. Horrela topatu ditugu Zestoako Sastarrain baserri-eskolan UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzat antolatutako Salto! udalekuetan parte hartutako lagunak.

ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA 2018ko uztailaren 29a, ARGIA

2018
uztailak
16

Amezti.eus AGERKARI DIGITAL BERRIA

Pulunpe aldizkariak eta Esan Erran irratiak elkarrekin egin duten ibilbide luzean, hemendik aurrera, bidelagun berria izanen dute, Amezti.eus agerkari digitala.

2018
uztailak
13

GOIZUETAKO ETA ARANOKO EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA AZTERTZEKO BEKA DEIALDIA

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emakumeen parte hartzea aztertzeko beka deialdia egin du.

Bekaren helburua da Goizuetako eta Aranoko emakumeek XX. mendeko bigarren erditik gaur egun arte Goizueta eta Aranon parte-hartze arloan egin duten lanaren oroimena berreskuratzea, gizon-emakumeen berdintasunaren alde jardundakoei dagokien aitortza eginez.
 
Eskaera egiteko eta agiriak aurkezteko epea uztailaren 26an amaituko da. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoan (Elbarren 1, Leitzan) edota 39/2015 Legeak, Prozedura Administratibo Orokorraren ingurukoak, bere 16.4 atalean jasotzen dituen prozeduren bidez aurkeztu ahalko dira.
 
Bekak 5 hilabetez izanen du balioa, esleitzen den egunetik aurrera.
Irabazleak 4.200 € jasoko ditu.

 

2018
ekainak
06

Euskal hiztunentzako "gune babestuak" eta kontratazio politika berriak eskatu ditu Behatokiak

Herritarren kexak jaso dituzte "Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2017an" txostenean.

Jon Orzaiz 2018ko ekainaren 5eko BERRIA

Udalerriak

AGENDA

< Urria 2018 >
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta