Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten, haur eta gazteentzako milaka produkturekin. Web- orriak, katalogoa.eus, ia 11.000 produkturen erreferentziak jasotzen ditu eta paperean 70.000 ale kaleratu dira.
UEMAk urtean bitan argitaratzen du bere Berripapera. Izenak dioen bezala paperean izaten da, baina, aurten, COVD-19aren pandemia dela-eta, ekaineko zenbakia soilik euskarri digitalean argitaratu du.
2020ko lehendabiziko zenbaki honetan Bertatik Bertara kanpainaren berri eman du, UEMA online eskaintzen hasi den ikastaroak azaldu ditu, ETBn euskaraz aritzeko hizkuntza irizpideen inguruko argibideak jaso ditu, eta zenabit albiste ere ekarri ditu.
Egunotan jarri du Berripapera denon eskura UEMAk, eta hemen kontsultatu daiteke oso-osorik.
Etxepare sariaren aurtengo edizioa izan da orain arteko arrakastatsuena eta emankorrena. Izan ere, 35 lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago.
Aurtengo irabazleak Sandra Garayoa eta Itziar Otegi izan dira, eta 5.000 euroko saria eskuratu dute. Sandra Garayoa donostiarra da, eta une honetan hainbat album ilustraturen proiektuetan murgilduta dabil. Itziar Otegi, berriz, oiartzuarra da, lanbidez itzultzailea eta interpretea. Hauxe izan da haurrentzat idatzi duen lehen ipuina.
Saria irabazi duen lanari dagokionez, Lorerik Gorriena du izenburu, eta gaur emandako prentsaurrekoan antolatzaileek adierazi duten moduan “Gutako bakoitzaren bizitzan Gertakari Handiek duten zama nabarmentzen digu, norberaren beldurrek, edo bertzeengandik jasotzen ditugunak, zenbateraino kateatzen gaituzten galdetuz. Ipuin tradizionalen ildotik, Txano Gorritxoren alaba dugu ardatz eta protagonista, eta berak erabaki beharko du etxean geratu edo oihanean barneratu, historia errepikatu edo berritu, eta, jakina, oihanean basapiztia ezaguna dauka zain, lerde jario…”
Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du 2020ko udazkenean.
Nafarroako Gobernuak argitaratu berri duen Gizarte eta Bizi Baldintzen gaineko Inkestak dioenez, Baztan-Bidasoak eta Larraun-Leitzaldeak osatzen duten eskualdeko populazioaren % 80 baino gehiago euskalduna da. Lehendik egindako ikerketa soziolinguistikoek erakutsitako datua berretsi du, beraz, 2018an egindako ikerketa honek. Ezagutzaren inguruko datu horrek, eta erabilerari buruz eskura ditugun bestelako datuek ere, erakusten dute, hutsuneak hutsune, euskara dela bertako hizkuntza nagusia.
Nafarroako Gobernuak egunotan argitaratu eta zabaldu duen inkesta hori 2018an egin zen. Inkesta, berez, urtero egiten da, eta edizio bakoitzean gai jakin bat hautatzen da horren inguruko ezagutzan sakontzeko. 2018an, hain zuzen ere, Nafarroako gizartearen hizkuntzen ezagutza eta erabilera landu zen arreta, eta orain argitaratu dira datuak.
Nafarroako errealitate ezberdinak jasotzen ditu ikerketak, izan ere, oso aldakorra da egoera eskualde batzuetatik besteetara. Gure Mankomunitateko eskualde gehienak eta Baztan-Bidasoa ingurua biltzen dituen eskualdea da, hain zuzen ere, Nafarroako eremurik euskaldunena, bai ezagutzari eta bai erabilerari dagokionez.
Ikerketa bera eta bertan jasotzen diren datuak hemen kontsultatu daitezke.
albiste gehiago ikusiBERRIA, 2019ko maiatzaren 25
Arrue ikerlerroak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan.
PULUNPETTO
2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea
Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta